Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

253. zk., 2021eko abenduaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
6353

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 15ekoa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko urriaren 26ko Aginduaren bidez iragarritako laguntzetara bideratutako diru-zuzkiduraren zenbateko berria. Agindu horren bidez, EAEko esnetarako behien, haragitarako behien, ardien, ahuntzen, haragitarako eta erruterako hegaztien, txerrien, untxien eta zaldien abeltzaintzako ustiategiei laguntzak emateko aldi baterako araubidea onartzen da 2021eko ekitaldirako. Laguntza horiek COVID-19ak eragindako alarmaren ondoriozko aldi baterako laguntza-esparruaren babesean ematen dira.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko urriaren 26ko Aginduaren bidez, EAEko esnetarako behien, haragitarako behien, ardien, ahuntzen, haragitarako eta erruterako hegaztien, txerrien, untxien eta zaldien abeltzaintzako ustiategiei laguntzak emateko aldi baterako araubidea onartzen da 2021eko ekitaldirako. Laguntza horiek COVID-19ak eragindako alarmaren ondoriozko aldi baterako laguntza-esparruaren babesean ematen dira. Bosgarren oinarriak ezarri zuenez, 12.000.000 euroko baliabide ekonomikoak bideratuko dira deialdira, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura.

Aipatutako 5. oinarriaren 4. paragrafoak honako hau xedatzen du: «Eman beharreko laguntzen guztizko bolumenak ez ditu gaindituko adierazitako baliabide ekonomikoak. Diru-zuzkidura hori handitu ahal izango da, kontuan hartuta eskatutako laguntzak guztira zenbatekoak diren eta aurrekontuetan zenbat diru geratzen den erabilgarri beste programa batzuk egikaritutakoan. Gehikuntza hori gertatuz gero, hasieran aurreikusitako zuzkidura agortu baino lehen egin beharko da, eta haren berri emango da Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bitartez.»

Kontuan hartuta aipatutako deialdira aurkeztutako eskabideen bolumena eta finantzaketa osagarri handiagoa eskuratzeko aukera, beharrezkotzat jo da aurrekontu-zuzkidura hori handitzea, 2.500.000 euro gehiago esleituta, 2021eko ordainketa-kreditu gisa.

Horregatik guztiagatik, eta ahalik eta eskabide gehienei erantzuteko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea handitu dela Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko urriaren 26ko Aginduaren bidez iragarritako laguntzei bideratutako gehieneko zuzkidura globala. Agindu horren bidez, EAEko esnetarako behien, haragitarako behien, ardien, ahuntzen, haragitarako eta erruterako hegaztien, txerrien, untxien eta zaldien abeltzaintzako ustiategiei laguntzak emateko aldi baterako araubidea onartzen da 2021eko ekitaldirako. Laguntza horiek COVID-19ak eragindako alarmaren ondoriozko aldi baterako laguntza-esparruaren babesean ematen dira.

Gehieneko zuzkidura globala 2.500.000 euro handituko da, eta laguntzen zenbatekoa, guztira, 14.500.000 eurokoa izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 15a.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,

BITTOR OROZ IZAGIRRE.


Azterketa dokumentala