Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

253. zk., 2021eko abenduaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
6352

71/2021 EBAZPENA, azaroaren 30ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Helduen Alfabetatzerako eta Berreuskalduntzerako Erakundearen (HABE) arteko lankidetza-hitzarmena, azken hori erakunde laguntzaile izan dadin euskara-mailak edo bestelako baliokideak gainditu dituzten gipuzkoar ikasleei dirulaguntza osagarriak emateko prozesuan.

HABEk hitzarmena sinatu duenez gero, zabalkunde egokia izan dezan, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Helduen Alfabetatzerako eta Berreuskalduntzerako Erakundearen (HABE) arteko lankidetza-hitzarmena, azken hori erakunde laguntzaile izan dadin euskara-mailak edo bestelako baliokideak gainditu dituzten gipuzkoar ikasleei dirulaguntza osagarriak emateko prozesuan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 30a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala