Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

253. zk., 2021eko abenduaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA ENPLEGU SAILA
6342

AGINDUA, 2021eko azaroaren 22koa, Bigarren lehendariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita sail horretako izendapen askeko lanpostu batean dagoen pertsona bat kargutik kentzea.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.2 artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluan jasotako aurreikuspenak aplikatuz, kargu-uztea formalizatzen dut. Hona hemen xehetasunak:

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Ramón Lertxundi Aranguena jauna Gipuzkoako Laneko lurralde-ordezkariaren lanpostutik kentzea erretiroa hartzeagatik (kodea: 511786; dotazioa: 8), eta eskerrak ematea emandako zerbitzuengatik.

Bigarrena.– Zerbitzuak emateko azken eguna 2021eko abenduaren 22a da.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, berak eman baitu agindua hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 22a.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala