Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

253. zk., 2021eko abenduaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LEHENDAKARITZA
6338

45/2021 DEKRETUA, abenduaren 3koa, lehendakariarena, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen idazkari nagusia kargutik kentzea xedatzen duena.

Lehendakariaren uztailaren 9ko 23/2019 Dekretuaren bidez, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko idazkari nagusia izendatu zen.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Batzorde Iraunkorrak, 2021eko azaroaren 29an egindako bilkuran, aho batez erabaki zuen Batzordearen idazkaria nagusiaren erreleboa eskatzea.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzko maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 17. artikuluan eta batzorde horren araudiaren 32. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, batzordearen presidenteak proposatuta, eta batzordekideei entzun ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Lorea Soldevilla Palazuelos andrea Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen idazkari nagusiaren kargutik kentzea, eta egin duen lanagatik eskerrak ematea.

2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko abenduaren 3an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala