Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2021eko abenduaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
6071

IRAGARKIA, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren lehorretik itsasora isurketak egiteko baimenaren espedientea jendaurrean jartzen duen iragarkiko hutsen zuzenketari buruzkoa.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta dokumentuaren edukitik edo esanahitik argi eta garbi ondorioztatzen ez badira.

Horrelako hutsak aurkitu dira Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren lehorretik itsasora isurketak egiteko baimenaren espedientea jendaurrean jartzeko iragarkian (iragarkia 2021eko ekainaren 24ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 124. zenbakian). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Laburpenean, laburpenaren 2021/124 (4/4) orrialdean, eta iragarkiaren izenburuan,

honakoa dioenean:

«IRAGARKI, honen bitartez jendeaurrean jartzen da Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak lehorretik itsasora isurketak egiteko aurkeztu duen baimen espedientea.»

hau esan behar du:

«IRAGARKIA, jendaurrean jartzen duena Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren lehorretik itsasora isurketak egiteko eta itsas-lehorreko jabari publikoa okupatzeko emakida-espedientea.»

Argitaratutako bertsioaren azken paragrafoaren aurretik, ez da aipatu honako eduki honekin argitaratu behar den paragrafoa:

«Era berean, jendaurrean jartzen dira Arropain, Karraspio, Marierrota, Parque, Quincoces, Isuntza eta Lekeitioko HUAren itsas-lehorreko jabari publikoa okupatzeko emakida-proiektuak. Instalazio horiek dagozkien gainezkatze-puntuak dituzte lotuta.»

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 8a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala