Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2021eko abenduaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
6057

AGINDUA, 2021eko azaroaren 9koa Hezkuntzako sailburuarena, Getxoko (Bizkaian) «Ibaiondo» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

«Ibaiondo» ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako bi heziketa-ziklo emateko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedurari jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); 1631/2009 Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, (abenduaren 1eko BOE) zeinaren bidez Administrazio Kudeaketako teknikariaren titulua ezartzen den eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen diren, irailaren 10eko 1126/2010 Errege Dekretuak aldatua (irailaren 11ko BOE); 168/2020 Dekretua, ekainaren 29koa (martxoaren 18ko EHAA), zeinaren bidez ezartzen den Administrazio Kudeaketako tituluari dagokion curriculuma; maiatzaren 20ko (ekainaren 12ko BOE) 686/2010 Errege Dekretua, zeinaren bidez Web Aplikazioen Garapeneko goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen den eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen diren; 245/2011 Dekretua, azaroaren 29koa (abenduaren 21eko EHAA), zeinaren bidez ezartzen den Web Aplikazioen Garapeneko goi-mailako tituluari dagokion curriculuma, eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Jarraian deskribatzen den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da 2021-2022 ikasturterako:

Kode zenbakiak: 014747 eta 48005202.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Ibaiondo».

Titularra: Centro de Formación Profesional Academia Ibaiondo S.L.

Helbidea: Villa de Plentzia, 28.

Udalerria: Getxo.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena ematen da:

– «Administrazio kudeaketa» erdi-mailako heziketa-zikloa emateko.

– «Web aplikazioen garapena» goi-mailako heziketa-zikloa emateko.

– «Telekomunikazio- eta informatika-sistemak» goi-mailako heziketa-zikloa kentzeko.

– «Mikroinformatika sistemak eta sareak» erdi-mailako heziketa-zikloa kentzeko.

– «Sareko informatika-sistemen administrazioa» goi-mailako heziketa-zikloa kentzeko.

– «Plataforma anitzeko aplikazioen garapena» goi-mailako heziketa-zikloa kentzeko.

Ikastetxearen osaera Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako:

• Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa.

– Administrazio kudeaketa erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak

– Web aplikazioen garapena goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

4. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.

Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala. Ikastetxeen irekiera eta ixte baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak egitea ere.

Legitimazioa:

– Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.

– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.

– Uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.

Hartzaileak:

– Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.

Eskubideak: Eskubidea duzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml.

Araudia:

– Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTLM/?uri-CELEX:32016R0679&from=ES

– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/buscar/doc.php?id-BOE-A-2018-16673).

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartez laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 9a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala