Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2021eko abenduaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
6055

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 23koa, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearena, zeinaren bidez publikotasuna ematen baitzaio Emaitek Plus laguntza-programarako 2021eko ekitaldiko deialdia finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak gehitzeari.

Lehenengoa.– Ekonomiaren Garapeneko eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 16ko Aginduaren bitartez (2015eko urriaren 7ko EHAA, 191. zk.) arautzen da Emaitek Plus laguntza-programa. Agindu hori Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko uztailaren 27ko Aginduak (2017ko abuztuaren 18ko EHAA, 157. zk.) eta 2019ko uztailaren 18ko Aginduak (2019ko abuztuaren 1eko EHAA, 145. zk.) aldatu dute.

Bigarrena.– Emaitek Plus programaren agindu arautzailearen 11. artikuluan xedatutakoaren arabera, Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen 2021eko uztailaren 21eko Ebazpenaren bidez, 2021eko ekitaldirako laguntzetarako deialdi publikoa egin zen.

Hirugarrena.– Aipatutako ebazpenaren 2. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, 68.000.000,00 euro bideratuko dira iragarritako laguntzak finantzatzeko, eta, agindu arautzailearen 2. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, urteko deialdiko guztizko aurrekontu-zuzkidura bi zenbateko bereizitan banatuko da:

– Foku anitzeko teknologia-zentroentzat: 51.680.000,00 euro; kopuru hori, bestalde, honela zatituta:

• Emaitzetara bideratutako zentroaren modeloarekiko egokitzapen-gradua, 50.130.000,00 euro.

• 2020rako finkatutako adierazleen aginte-koadroaren helburuak lortzeko zentroen jarduera-planak, 1.550.000,00 euro.

– Ikerketa kooperatiboko zentroentzat: 16.320.000,00 euro; kopuru hori, bestalde, honela zatituta:

• Emaitzetara bideratutako zentroaren modeloarekiko egokitzapen-gradua, 15.830.000,00 euro.

• 2020rako finkatutako adierazleen aginte-koadroaren helburuak lortzeko zentroen jarduera-planak, 490.000,00 euro.

Aipatutako artikuluan zera gehitzen da, eskatutako laguntzen guztizko zenbatekoa kontuan izanik, eta haiek ebatzi baino lehen, zenbateko horiek aldatu ahal izango dira, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren beste I+G+b-ari beste laguntza-programa batzuk exekutatu ondoren agortu gabe geratzen diren aurrekontu-baliabideen arabera, betiere. Aldaketarik izanez gero, horren berri emango da, Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta..

Hori guztia kontuan hartuta, eta Emaitek Plus programako laguntzen 2021eko deialdia arautzen duen 2021eko uztailaren 21eko Ebazpenaren 2. artikuluan xedatutakoaren arabera, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Publikotasuna ematea Emaitek Plus laguntza-programarako 2021eko ekitaldiko deialdia finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak 3.000.000,00 euro gehitzeari, erabilgarri dauden aurrekontu baliabideen arabera. Deialdi hori Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen 2021eko uztailaren 21eko Ebazpenaren bidez argitaratu zen.

Horrela, 71.000.000,00 eurokoak dira Emaitek Plus laguntza-programaren 2021eko ekitaldia finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak, honako era honetan banatuta:

– Foku anitzeko teknologia-zentroentzat: 53.960.000,00 euro; kopuru hori, bestalde, honela zatituta:

• Emaitzetara bideratutako zentroaren modeloarekiko egokitzapen-gradua, 52.341.200,00 euro.

• 2020rako finkatutako adierazleen aginte-koadroaren helburuak lortzeko zentroen jarduera-planak, 1.618.800,00 euro.

– Ikerketa kooperatiboko zentroentzat: 17.040.000,00 euro; kopuru hori, bestalde, honela zatituta:

• Emaitzetara bideratutako zentroaren modeloarekiko egokitzapen-gradua, 16.528.800,00 euro.

• 2020rako finkatutako adierazleen aginte-koadroaren helburuak lortzeko zentroen jarduera-planak, 511.200,00 euro.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 23a.

Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.


Azterketa dokumentala