Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2021eko abenduaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
6051

AGINDUA, 2021eko azaroaren 18koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzako lanpostuen zerrenda aldatzen duena.

Herrizaingoko sailburuaren 1997ko abenduaren 31ko Aginduaren bidez (1997-12-31ko EHAA, 250. zk.), Ertzaintzako lanpostuen zerrenda onetsi zen, eta, harrezkero, zenbait aldiz aldatu da, lanpostuok egitura aldaketetara egokitzeko.

Segurtasuneko sailburuaren 2015eko martxoaren 12ko eta 2015eko azaroaren 6ko aginduen bidez (2015-03-20ko EHAA, 54. zk. eta 2015-11-16ko EHAA, 218. zk., hurrenez hurren), Ertzaintzako lanpostuen zerrenda aldatu zen, eta, hala, Ertzaintzaren egitura sendotu zen, Ortzimuga 2016 plan estrategikoan adierazitako gidalerroekin bat etorriz.

Ondoren, beste zenbait aginduren bidez, beste zenbait aldaketa egin ziren (2017ko martxoaren 30ekoa, 2017-04-07ko EHAA, 69. zk.; 2017ko abenduaren 26koa, 2018-01-03ko EHAA, 2. zk.; 2018ko martxoaren 7koa, 2018-03-15eko EHAA, 53. zk.; 2018ko urriaren 11koa, 2018-10-19ko EHAA, 202. zk.; 2019ko otsailaren 18koa, 2019-02-25eko EHAA, 39. zk.; 2019ko abenduaren 20koa, 2020-01-08ko EHAA, 4. zk.; 2020ko otsailaren 4koa, 2020-02-10eko EHAA, 27. zk., eta 2021eko martxoaren 16koa, 2021-04-19ko EHAA, 75. zk.) behar berriak sortu ahala lanpostuen egitura haietara moldatzeko.

Agindu honek erantzuna ematen dio Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2021eko azaroaren 18ko Aginduaren bidez onartutako Ertzaintzaren egitura berriari; horretarako, zenbait burutza, unitate eta zerbitzuren eskumen-eremuak berregituratu, birdimentsionatu eta egokitu ditu, eta Basauriko eta Galdakaoko ertzain-etxeen artean kudeaketa partekatuko prozesua ezarri, Ibaizabalgo ertzain-etxea sortuta. Halaber, zenbait ekintza egiten dira lehendik dauden kudeaketa partekatuko unitateak garatzeko: Urola Kosta, Deba Urola eta Oria.

Giza baliabideak polizia-zerbitzuaren premietara eta gizarteko errealitate aldakorretara egokitzeko beharraren ondorioz, zenbait unitate, zerbitzu eta burutzatako langile kopuruak egokitu dira.

Kongruentzia hierarkikoa ezartzeko, komisariordeen kategoriako lanpostuen mendeko ofizialen kategoriarako edo ikuskapen-eskalarako gordetako lanpostuak betetzeko sistema ere aldatu da izendapen askekoak izatetik merezimendu lehiaketa bidezkoak izatera; izan ere, komisariordeen kategoriako lanpostu horien hornitze-sistema zentzu berean aldatu egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen bosgarren aldaketaren ekainaren 27ko 7/2019 Legearen bidez eta Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren Ertzaintzako lanpostuen zerrenda aldatzen duen 2019ko abenduaren 20ko Aginduaren bidez (2020-01-08ko EHAA, 4. zk.).

Bukatzeko, zenbait hizkuntza-eskakizuni derrigortasun-data esleitu zaie, Ertzaintzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko II. Planean (2018-2022) hartutako konpromisoak betetzeko.

Horiek horrela, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Ertzaintzaren Kontseiluak txosten bana emanda, eta 2020ko uztailaren 22ko 1/2020 Legegintzako Dekretuak onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bateginaren 125. artikuluan adierazitako mahaian aldez aurretik negoziatu ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– I. eranskinean zerrendatutako lanpostuak edo, hala badagokio, zuzkidurak ezabatzea.

2. artikulua.– II. eranskinean zerrendatutako lanpostuak edo, hala badagokio, zuzkidurak sortzea.

3. artikulua.– III. eranskinean aipatuta dauden Ertzaintzako lanpostuen zerrendako aldaketak onartzea.

4. artikulua.– Hizkuntza-eskakizunaren derrigortasun-data ezartzea IV. eranskinean zerrendatutako zuzkidurei.

5. artikulua.– Zerrenda berria argitaratzea, osorik, V. eranskinean.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan adierazitakoaren arabera. Hori eginez gero, ezin izango da aurkeztu administrazioarekiko auzi errekurtsorik, harik eta berraztertzeko errekurtsoaren esanbidezko ebazpena eman arte edo presuntziozko ezespena gertatu arte, hala gertatzen baita hilabete igarotzen bada eskaera izapidetzeko organo eskudunaren erregistroan sartzen zenetik.

Halaber, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian edo, interesdunaren bizilekuaren arabera dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian. Horretarako epea bi hilekoa da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek 2021eko abenduaren 1ean izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 18a.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

I. ERANSKINA
KENDUTAKO LANPOSTUAK EDO DOTAZIOAK
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
SORTUTAKO LANPOSTUAK
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
ALDAKETAK – KODE-ALDAKETAK
(Ikus .PDF)
IV. ERANSKINA
DERRIGORTASUN-DATEN ESLEIPENA
(Ikus .PDF)
V. ERANSKINA
LANPOSTU ZERRENDA OSOA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala