Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2021eko azaroaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
5971

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 17koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita, Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan, toki-erakundeek gazteak kontratatzeko xedez 2021erako laguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Laguntza horien deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2021eko ekainaren 15ean egindako bileran.

Dirulaguntza publikoak emateko jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak ezarritakoa kontuan hartuta, laguntzak emateko ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea aipatutako dirulaguntzen onuradun izan diren erakundeen zerrenda hau: Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan, toki-erakundeek gazteak kontratatzeko xedez 2021erako laguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzak. Dirulaguntza horien deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2021eko ekainaren 15ean egindako bileran (erabaki hori 2021eko ekainaren 29ko EHAAn argitaratu zen, 127. zenbakian). Onuradunen zerrendarekin batera, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazten da, ebazpen honen eranskinean azaltzen den bezala.

Bigarrena.– Berariaz aipatzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren kofinantzaketa izan dela, Gazte Enplegurako 2104-2020 Programa Operatiboaren eta/edo EAEko 2021-2027 EGIF Programa Operatiboaren esparruan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 17a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala