Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2021eko azaroaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5966

AGINDUA, 2021eko urriaren 26koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordeko lehendakaria izendatzen duena.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren egiturari eta antolamenduari buruzko uztailaren 12ko 159/2011 Dekretuaren 9.1 artikuluarekin bat etorriz, Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordea Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari atxikita dago.

Halaber, dekretu horren 9.3 artikuluarekin bat etorriz, Institutuko lehendakariak izendatuko du Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordeko lehendakaria.

Horrenbestez, aintzat hartuta ekainaren 29ko 9/2007 Legea, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua sortzekoa, uztailaren 12ko 159/2011 Dekretua, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren egiturari eta antolaketari buruzkoa, eta aplikatu beharreko gainerako xedapenak, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Juan Manuel Veláquez Gardeta jauna izendatzea Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordeko lehendakari.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 26a.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER HURTADO DOMÍNGUEZ.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana