Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2021eko azaroaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5964

AGINDUA, 2021eko azaroaren 16koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzeko Lurralde Epaimahaietako kide batzuk kendu eta kide berriak izendatzen dituena.

Nahitaezko Desjabetzetarako lurralde-epaimahaiak sortzeari buruzko irailaren 20ko 8/1987 Legearen 2.1.a) artikuluan xedatzen denez, besteak beste, orduko Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia Garapenerako Sailari atxikitako letradu batek egon behar du Euskal Autonomia Erkidegoko hiru epaimahai horietako bakoitzean, kide gisa. Sail hori, gaur egun, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Saila da.

Nahitaezko Desjabetzetarako lurralde-epaimahaien jarduerari buruzko Erregelamendua onartzen duen irailaren 20ko 244/1988 Dekretuaren 3. artikuluari jarraituz, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia Garapenerako sailburuak –gaur egun Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak– izendatuko du 8/1987 Legearen 2.1.a) artikuluan aipatzen den Nahitaezko Desjabetzetarako lurralde-epaimahai bakoitzeko letradua. Erregelamenduko 8. artikuluan ezartzen denez, izendatu beharko dira letradu ordezkoak, letradu titularra gaixorik edo kanpoan balego edo arrazoi justifikaturen bategatik ezingo balu bere kargua bete aldi baterako, ordezteko.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2018ko otsailaren 13ko Aginduaren bitartez Nahitaezko Desjabetzetarako Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Lurralde Epaimahaietako kideak izendatu ziren. Zerbitzu Juridiko Nagusiko kideen artean aldaketak izan direnez eta aldaketa horiek agindu horren izendapenetan eragina izan dutenez, beharrezkoa da epaimahiak eguneratzea, kide anitzeko organo hauek egoki jardun dezaten.

Horiek horrela, aipatutako aginduetan xedatutakoaren arabera

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Nahitaezko Desjabetzetarako Lurralde Epaimahaietako letradu hauek eta beren ordezkoak kentzea, honako taula honetan azaltzen den bezala:

(Ikus .PDF)

2. artikulua.– Nahitaezko Desjabetzetarako Lurralde Epaimahaietako letradu hauek eta beren ordezkoak izendatzea, honako taula honetan azaltzen den bezala:

(Ikus .PDF)

3. artikulua.– Agindu hau jakinaraztea Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzetarako Lurralde Epaimahaien lehendakariei, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailari eta kargutik kendu dituzten eta izendatuak izan diren kideei, jakinaren gainean egon daitezen eta dagozkion ondorioetarako.

4. artikulua.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, publizitatea emateko asmo bakarrarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 16a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala