Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2021eko azaroaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5757

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Industria Administrazioaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako Industria eta Energia Administrazioaren koordinatzailearen 2021eko uztailaren 19ko errekerimendua, 20-BT-Z-2021-117 espedientean emana.

Gaia: aurkeztutako agirietan atzemandako akatsak zuzentzeko errekerimendua.

Aipatutako errekerimendua zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

15 egun balioduneko epea dago, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, alegazioak aurkeztu, espedientea aztertu eta espedienteko dokumentuen kopiak ateratzeko. Espedientea eskuragarri dago Industria Administrazioaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan, Donostian, honako helbide honetan: Easo kalea 10, 1. solairua.

Eranskinean adierazitako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta harentzat jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Donostia, 2021eko urriaren 25a.

Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

AGUSTÍN AROSTEGI ARTETXE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana