Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2021eko azaroaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5753

EBAZPENA, 2021eko urriaren 21ekoa, Justizia zuzendariarena, zeinaren bidez ezartzen baitira urteko gehieneko kupoak jurisdikzio zibilean, lan-arloko jurisdikzioan eta administrazioarekiko auzien jurisdikzioan abokatuak izendatzeko.

2018ko azaroaren 6ko EHAAn argitaratu zen Doako Laguntza Juridikoari buruzko urriaren 30eko 153/2018 Dekretua, zeina 2019ko urtarrilaren 1ean jarri baitzen indarrean, haren azken xedapenaren arabera.

Dekretu horren 35.4 artikuluan, jurisdikzio jakin batzuetako abokatuen eta kupoen izendapen askeari dagokionez, honako hau zehazten du: «abokatua libreki aukeratzeko eskubidea ezartzen da jurisdikzio zibilean, lan-arloko jurisdikzioan eta administrazioarekiko auzien jurisdikzioan. Jurisdikzio horien menpeko prozesuetan, eskatzaileak nor aukeratu dagokion zerrendakoen artetik, hura izendatuko da abokatu, behin-behinekoz eta behin betiko, baldin eta gehieneko kupoa agortu ez badu. Gehienezko kupoak Eusko Jaurlaritzan justizia-arloaren eskumena duen sailak zehaztuko ditu, ebazpen bidez, abokatuen elkargoekin negoziatu ondoren.»

Artikulu horrekin bat etorriz, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Abokatuen Elkargoek eta Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Sailak 2021eko urriaren 21ean egindako bileran, elkargo bakoitzerako urteko gehieneko kupoak ezartzea erabaki zuten.

Horrenbestez, eta kontuan hartuta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiken Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 12/2021 Dekretua 14 artikuluak Justizia Zuzendaritzari ematen zaizkion eginkizunak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Dagozkion txandetan eta dagokion lurralde-eremuan inskribatutako legelari bakoitzari egutegiko urte bakoitzeko eman ahal izango zaion izendapen libreen gehieneko kupoa ezartzea, ebazpen honen eranskinean jasota dagoena.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 21a.

Justizia zuzendaria,

EUGENIO ARTECHE PALOMAR.

ERANSKINA
ABOKATU BAKOITZAREN IZENDAPEN ASKEKO GEHIENEKO KUPOAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana