Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2021eko azaroaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5752

EBAZPENA, 2021eko urriaren 8koa, Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita 696/2020 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan 2021eko ekainaren 30ean eman zen epaia, osasuneko sailburuaren 2020ko otsailaren 10eko Aginduari lotuta (Agindua, 2020ko otsailaren 10ekoa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baita farmazia-industriako delegatuen eta produktu eta teknologia sanitarioen fabrikatzaile, banatzaile edo merkaturatzaileen ordezkarien bisita medikoa Euskadiko Osasun Sistemako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan).

Jakinarazten da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Hirugarren Sekzioak epaia eman duela, 2021eko ekainaren 30ekoa, Farmaindustria Industria Farmazeutikoaren Enpresa Elkarte Nazionalak osasuneko sailburuaren 2020ko otsailaren 10eko Aginduaren aurka (Agindua, 2020ko otsailaren 10ekoa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baita farmazia-industriako delegatuen eta produktu eta teknologia sanitarioen fabrikatzaile, banatzaile edo merkaturatzaileen ordezkarien bisita medikoa Euskadiko Osasun Sistemako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan. Agindu hori 2020ko otsailaren 27ko EHAAn argitaratu zen, 40. zenbakian, eta 2020ko martxoaren 30eko Aginduaren bidez aldatu zen, 2020ko apirilaren 8ko EHAAn argitaratuta) sustatu duen 696/2020 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan. Aipatu epaiak, hain zuzen, agindu horren zenbait tarteki eta apartatu baliogabetzen ditu.

Epai horren epaitza honako hau da, hitzez hitz:

1.– Testuaren 3. artikuluko 1. apartatuko azken tartekiak honela dio:

«Kontzeptu horretan sartzen dira profesional sanitarioentzako marka-esperientzia eskaintzen duten online kanpaina informatiboak eta interaktiboak».

2.– Gero, 4. artikuluko 4. apartatuak honela dio:

«Osakidetzan eta hari atxikitako zentroetan, farmazia-zerbitzuek kudeatu behar dituzte sendagaien doako laginak, eta debekatuta daude substantzia psikotropikoekin edo estupefazienteekin lotutakoak.

Agindu honen ondoreetarako, lagintzat hartuko dira horrela sailkatuta dauden sendagaiak edo, izendapen hori izan gabe ere, erakunde sanitarioei edo erakunde horietako profesionalei sendagai berriak ezagutu ditzaten lizitazio publiko batetik kanpo doan emandako sendagaiak, haien eskari bati erantzunez ematen badira, betiere».

3.– Testuaren 5.2.c) artikuluko lehen tartekiak honela dio: «Farmazia-laborategi bakoitzak gehienez bost minutu izango ditu bisita bakoitzean».

4.– Testuaren 5. artikuluko 4. apartatutik 6ra, honela dio:

«4.– Zuzendari kudeatzaileak datu horiek onartu ondoren, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako zuzendaritza-organoetatik edo hari atxikitako zentroetatik datuok igorriko zaizkie legez ezarritako mediku-bisitarien lurralde-sindikatuei edo elkarteei.

5.– Ondoren, hileko bisita medikoen egutegiak egingo dituzte elkarteek edo sindikatuek, lehen mailako arretako unitateko burutza edo zerbitzu-burutza bakoitzeko, kontuan izanik Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako zuzendaritza-organoetako edo hari atxikitako zentroetako zuzendari kudeatzaileek emandako irizpideak.

6.– Egutegian hilabetea aipatu behar da, eta hamabost egun lehenago igorri beharko zaio erakundeko asistentzia-zuzendaritzari, baita lehen mailako arretako unitateko burutzari edo dagokion zerbitzu-burutzari ere, bisita non egingo den zehatz adierazita. Horrez gain, baimendutako farmazia-laborategien izenak zehaztu beharko dira, eta, ahal bada, delegatu bakoitzarena ere bai, farmazia-laborategi bakoitzaren bisita-eguna, ordutegia eta ordena adierazita».

Guztiek jakin dezaten, aditzera ematen da, auzitegiak adierazitakoa eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJL) 134. artikuluan xedatutakoa betez.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 8a.

Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAETXEA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana