Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2021eko azaroaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5743

IRAGARKIA, 2021eko urriaren 15ekoa, Familia eta Haurren zuzendariarena, zeinaren bidez zenbait agiri-errekerimendu jakinarazten baitira, dekretu hauetan jasotako dirulaguntzei dagozkienak: seme-alabak dituzten familientzako dirulaguntzak arautzen dituzten martxoaren 17ko 30/2015 Dekretua eta uztailaren 30eko 121/2018 Dekretua, eta familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretua (martxoaren 17ko 31/2015 Dekretuan eta urriaren 22ko 164/2019 Dekretuan jasotako aldaketak kontuan hartuta).

Ezinezkoa izan da errekerimendu horien jakinarazpen pertsonala egitea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Iragarki honen bidez, interesdunei edo haien ordezkariei jakinarazten zaie ezen, eskatutako dirulaguntza eman behar zaien erabakitzeko, haien espedientearekin lotutako zenbait agiri aurkeztu beharko dutela, 10 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egoitzan (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbao), zuzenean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozein bitarteko erabilita. Halaber, interesdunei jakinarazten zaie ezen, epe horretan ez badute eskatu zaien dokumentazioa aurkeztu, ulertuko dela laguntza-eskaeran atzera egin dutela, edo, hala badagokio, eskatutako laguntzaren gutxieneko zenbatekoa onartzen dutela.

Horrez gainera, jakinarazten da interesdunek eskuragarri dutela adierazitako errekerimenduen testu osoa, aipatutako helbidean.

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 15a.

Familia eta Haurren zuzendaria,

MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala