Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2021eko urriaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
5455

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpenak, gora jotzeko errekurtsoak ebazten dituztenak, hain zuzen ere, eranskinean ageri diren funtzionarioen zenbatekoa erreklamatzeko eta itzultzea agintzeko prozeduretan.

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du. Ohar hauek kontuan izan behar dira:

1.– Espedientea eta ebazpen horien testu osoa eskuragarri dituzte Giza Baliabideen Zuzendaritzan, hau da, Erandion dauden administrazio-zerbitzuetan (Larrauri Mendotxe bidea 18, 48950 Bizkaia), Ertzaintzako Langileen Kudeaketa eta Administrazio Arloan, alegia.

2.– Ebazpen horiek amaiera ematen diote administrazio-bideari eta, horien aurka interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Administrazioarekiko auzien epaitegi eskudunari, bi hilabeteko epean, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Jakinarazpen honek ondorioak sortuko ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko urriaren 15a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MIREN GOITIA GABIOLA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala