Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2021eko urriaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LEHENDAKARITZA
5454

IRAGARKIA, 255/2021 administrazioarekiko auzi-errekurtso arrunta bigarrenez zabaltzeko hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, QSR North Spain Company, S.L., Tarresbel 2019, S.L. eta Susuru Noodle Bar, S.L. enpresek administrazioarekiko auzi-errekurtso bat jarri zuten, 255/2021 zk.-ko prozedura arrunteko izapideen bidez bideratzen dena. Errekurtso horren epatzeak 2021eko apirilaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2021eko apirilaren 23ko Estatuko Aldizkari Ofizialean, 2021eko ekainaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta 2021eko ekainaren 14ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren.

Errekurtsogileak eskatu du lehendakariaren maiatzaren 7ko 23/2021 Dekretuaren aurkako errekurtsoa bigarrenez zabaltzea. Dekretu hori SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko prebentzio-neurriei buruzkoa zen. Zabaltze hori Salaren 2021eko urriaren 5eko autoaren bidez erabaki da.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan agindutakoa betez, aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela jakinarazten zaie interesatuta dauden pertsona guztiei. Bederatzi egun izango dituzte horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako prozeduran interesdun izan daitezkeen pertsonak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 20a.

Araubide Juridikoaren zuzendaria,

NIEVES MARTÍNEZ DE ANTOÑANA BLANCO.


Azterketa dokumentala