Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2021eko urriaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
5450

EBAZPENA, 2021eko urriaren 7koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita familia- eta lan-bizitza uztartzeko laguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda, 2020ko ekitaldirako. Deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen, 2020ko martxoaren 3an egindako bileran.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira dirulaguntzak emateko ebazpenak, dirulaguntza publikoak ematean jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, hala ezarrita baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea familia- eta lan-bizitza uztartzeko laguntzen 2020ko ekitaldiko deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Dirulaguntza horien deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2020ko martxoaren 3ko bileran (2020ko martxoaren 24ko EHAA, 58. zenbakia). Onuradunen zerrendarekin batera, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoa ere adierazten da (ebazpen honen I. eranskina).

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 7a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala