Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2021eko urriaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO PROBINTZIA AUZITEGIKO BIGARREN ATALEKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5409

EDIKTUA, 2463/2019 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko Bigarren Atala.

Errekurtsoa: 2463/2019 autoen apelazio-errekurtsoa; 2000ko PZL.

Errekurtsogilea: Investcapital LTD.

Abokatua: Violeta Montecelo Gonzalez.

Prokuradorea: Vicente Javier Lopez Lopez.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Aipatutako errekurtsoan 157/2020 zenbakiko autoa eman zen 2020-10-02an. Honako hau dio ebazpen horren xedapen-atalak:

«Xedapena

Partzialki baiestea Investcapital LTDren ordezkariak aurkeztu duen apelazio-errekurtsoa Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiak 2018ko abenduaren 10ean, 302/2018 autoetan, eman zuen autoaren aurka; errekurtsoa partzialki errebokatzen da zenbatekoa 18.213,74 eurora murrizteko, baina aurkaratu den ebazpenaren gainerako erabakiak berdin geratzen dira.

Gora jotze honetan sortutako kostuak ez zaizkio inori ezartzen.

Itzul bekio Investcapital LTDri errekurritzeko eratutako gordailua; hartarako, jatorrizko epaitegiko Justizia Administrazioaren letraduak emango du itzulketa-agindua.

Ebazpen hau irmoa da, eta, haren aurka, ez dago errekurtsorik aurkezterik.

Erabaki eta izenpetzen dute jaun-andreek Fede ematen dut».

Mihai guta demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaritzan argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen -PZLren- 497.2 art.).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.

Donostia, 2021eko irailaren 24a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala