Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2021eko urriaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5408

EBAZPENA, 2021eko urriaren 5ekoa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez itsas kultura-ondarearen garrantzia nabarmentzeko dirulaguntzak ematen baitira 2021. urtean.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko ekainaren 16ko Aginduaren bidez, itsas kultura-ondarearen garrantzia nabarmentzeko 2021eko ekitaldiko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta deialdia egin zen (ekainaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 126. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea bukatu da, eta aipatutako aginduaren 13. artikuluarekin bat etorriz, Balorazio Batzordeak bilera egin zuen eskabideak aztertzeko, eta haiei buruzko ebazpen-proposamena eman zuen 2021eko irailaren 20an.

Balorazio Batzordeak egindako proposamena ikusita, eta aginduarekin eta gainerako xedapen orokorretan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Dirulaguntzak ematea I. eranskinean zerrendatzen diren eskatzaileei, han zehazten diren zenbatekoen arabera.

Bigarrena.– II. eranskinean jasotako proiektuak ez onartzea, han zehazten diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Onuradunak dirulaguntzak arautzen dituen aginduak ezarritako baldintzen mendean geratzen dira, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eremuan indarrean dauden gainerako baldintza orokorren mendean ere.

Laugarrena.– Diruz lagundutako jarduera guztiak amaitzeko epea 2021eko abenduaren 31n bukatuko da, dirulaguntza hauek arautzen dituen aginduaren 6. artikuluarekin bat etorriz.

Bosgarrena.– Aginduaren 21. artikuluan ezarritakoaren arabera ordainduko dira dirulaguntzak.

Emandako dirulaguntzen justifikazioa eta likidazioa egiteko, aginduaren 23. eta 24. artikuluetan xedatutakoari jarraituko zaio. Betiere, diruz lagundutako proiektuak justifikatzeko epea 2022ko urtarrilaren 15ean bukatuko da.

Seigarrena.– Gastua justifikatu ondoren ordainduko dira agindu arautzailaren kontura emandako dirulaguntzak, dirulaguntzaren indarraldiaren bukaeran eta, betiere, eskatutako agiriak aurkeztu ondoren.

Zazpigarrena.– Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.

Zortzigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak ezartzen duenarekin bat.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, interesdunek ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera edo, hala badagokio, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 5a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala