Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2021eko urriaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5407

AGINDUA, 2021eko abuztuaren 23koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Bilboko «Athletic Club Museoa» (Bizkaia) Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan inskribatzeko dena.

Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan inskribatzeko espedientea aztertu dugu, honako zuzenbide-oinarri hauetan funtsatuta:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari dagokio, agindu bidez, Bilboko «Athletic Club Museoa» (Bizkaia) inskribatzeko espedientea ebaztea, halaxe xedatzen dute-eta Euskadiko Museoen abenduaren 1eko 7/2006 Legearen 9.2 artikuluak, ekainaren 21eko 132/2011 Dekretuaren 11.1 artikuluak (Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko araudia onartu eta museo edo bilduma bat «Euskadiko museoa» edo «Euskadiko bilduma» dela onartzeko aitorpena arautzen duen Dekretua), eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 82/2017 Dekretuak.

Bigarrena.– Horretarako legezko ahalmena duen pertsona batek sustatu du espediente hau, eta espedienteari funtsezkotzat jotako datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio. Bereziki zaindu dira Euskadiko Museoen abenduaren 1eko 7/2006 Legearen 9. artikuluak eskatzen dituen betekizunak, bai eta ekainaren 21eko 132/2011 Dekretuaren 11.1 artikuluak eskatzen dituenak ere (Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko araudia onartu eta museo edo bilduma bat «Euskadiko museoa» edo «Euskadiko bilduma» dela onartzeko aitorpena arautzen duen Dekretua).

Hirugarrena.– Euskadiko Museoen Aholku Batzordeak Bilboko «Athletic Bilbao Museoa» (Bizkaia) erregistroan inskribatzearen aldeko txostena eman du, horrela betez Euskadiko Museoen abenduaren 1eko 7/2006 Legearen 9.2 artikuluak xedatutakoa eta ekainaren 21eko 132/2011 Dekretuaren 11.1 artikuluak xedatutakoa (Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko araudia onartu eta museo edo bilduma bat «Euskadiko museoa» edo «Euskadiko bilduma» dela onartzeko aitorpena arautzen duen Dekretua).

Aipaturiko lege-xedapen horiek eta bidezkoak diren gainerako arau aplikagarriak ikusi ondoren, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Bilboko «Athletic Club Museoa» (Bizkaia) Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan inskribatzeko agintzea, gaurko datarekin eta RMC-048 erregistro-zenbakiarekin.

Bigarrena.– Inskripzio hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Administrazio-bidea amaitzen duen aipaturiko agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari hilabeteko epean, jakinarazpenaren biharamunetik aurrera, edo bestela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan bi hilabeteko epean, baita ere jakinarazpenaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abuztuaren 23a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala