Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2021eko urriaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
5399

41/2021 DEKRETUA, urriaren 19koa, lehendakariarena, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kide bat aldatzeko dena.

Lehendakariaren otsailaren 12ko 8/2021 Dekretuaren bidez, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kideak izendatu ziren. Kide horiek batzordean ordezkatuta dauden erakundeek aldez aurretik aukeratu zituzten. Lehendakariaren otsailaren 23ko 11/2021 Dekretuaren bidez huts-zuzenketa bat egin zen.

Gipuzkoako Foru Aldundiak beste kide bat aukeratu du, orduan izendatutako kidea ordezkatzeko; beraz, bidezkoa da beste kide hori izendatzea ordezkatuari geratzen zaion agintaldirako. Horregatik guztiarengatik, Euskal gizataldeekiko harremanetarako organoak arautzen dituen apirilaren 11ko 234/1995 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Ander Arzelus Aramendi jauna Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari izendatzea, Sebastián Zurutuza Mujika jauna ordezkatzeko.

Bigarren artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko urriaren 19an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala