Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2021eko urriaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5398

1239/2021 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan Ekonomia eta Finantzako Zuzendari lanpostua betetzeko deialdi publikoa betetzeko deialdia egiten den.

Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzako Zuzendaria lanpostua hutsik dago. Hori dela eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan eta Osakidetza Ente Publikoko erakunde sanitario integratuen uztailaren 3ko 100/2018 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Zuzendaritza Nagusi honek, honako oinarri hauen arabera:

OINARRIAK

Lehenengoa.– Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzako Zuzendaria lanpostua betetzeko deialdia egiten da, eta deialdi horretara honako hauek aurkez daitezke: Osakidetzako zerbitzu sanitarioen erakundeei atxikitako langile finkoak (funtzionarioak, estatutupekoak edo lan-kontratudunak), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko nahiz haren erakunde autonomoetako funtzionarioak, eta baldintzak betetzen dituen beste edozein. Hona hemen bete beharreko baldintzak:

1.– Unibertsitateko titulazioa edukitzea.

2.– Administrazio- eta kudeaketa-lanetan eskarmentua edukitzea.

Bigarrena.– Interesdunek Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzan aurkeztuko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, eskabideak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako eran ere aurkeztu ahal izango dira.

Hirugarrena.– Deialdi honetan parte hartu nahi duten hautagaiek eskabidearekin batera, Curriculum Vitaea aurkeztu beharko dute, eta bertan honakoa adieraziko dute:

– Titulu akademikoak.

– Orain arte betetako lanpostuak.

– Esperientzia eta/edo prestakuntza osasun kudeaketan.

– Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.

Hautagaiek eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen frogagiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.

Osakidetzaren CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman behar du eskaeran.

Laugarrena.– Deialdi hau Osakidetzako Zuzendari Nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 30a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala