Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2021eko urriaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
5397

EBAZPENA, 2021eko urriaren 8koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena eta Giza Baliabideen zuzendariarena, honako Ebazpen hauek Segurtasun Saileko Gurenet atarian noiz jarriko diren iragartzeko dena: Ebazpena, 2021eko urriaren 5ekoa, balorazio-batzordeak izendatu eta berariazko lehiaketako proben datak zehazten dituena, Ertzaintzako eskala betearazleko komisariorde kategoriako lanpostuak merezimendu-lehiaketaren bidez behin betiko betetzeko prozeduran (C210) eta zerbitzu eginkizunak esleitzeko prozeduran (C211), horiek ebazteko epea luzatzeaz gain; eta 2021eko urriaren 7ko Ebazpena, organo berberek emandakoa, zeinaren bidez aldatu egiten baita lehen aipatutako 2021eko urriaren 5eko ebazpenean izendatutako 2., 5., 6., 7. eta 8. Balorazio Batzordeen osaera.

Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen eta Giza Baliabide zuzendariaren 2021eko martxoaren 29ko Ebazpenaren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko deialdia onetsi eta argitaratu zen. Bada, ebazpen horren seigarren oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, eta Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuak emandako eskumenak baliatuz, ondoko hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jakinarazten da 2021eko urriaren 6an argitaratu dela Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen eta Giza Baliabideen zuzendariaren 2021eko urriaren 5eko Ebazpena, balorazio-batzordeak izendatu eta berariazko lehiaketako proben datak zehazten dituena, Ertzaintzako eskala betearazleko komisariorde kategoriako lanpostuak merezimendu-lehiaketaren bidez behin betiko betetzeko prozeduran (C210) eta zerbitzu eginkizunak esleitzeko prozeduran (C211), horiek ebazteko epea luzatzeaz gain.

Bigarrena.– Jakinarazten da 2021eko urriaren 8an argitaratu dela Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen eta Giza Baliabideen zuzendariaren 2021eko urriaren 7ko Ebazpena, zeinaren bidez, C210/C211 prozeduretan, aldatu egiten baita lehen aipatutako 2021eko urriaren 5eko ebazpenean izendatutako 2., 5., 6., 7. eta 8. Balorazio Batzordeen osaera; hain zuzen ere, partaide horiek Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen eta Giza Baliabideen zuzendariaren 2021eko urriaren 5eko Ebazpenaren bidez izendatu ziren.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; beraz, ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 8a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MIREN GOITIA GABIOLA.

Giza Baliabideen zuzendaria,

IZASKUN URIEN AZPITARTE.


Azterketa dokumentala