Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2021eko urriaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5394

1836/2021 EBAZPENA, irailaren 27koa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez María Ángeles Gallo Linaje andreari esleitzen zaizkion Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Portugalete-Castañosko Lehen Mailako Arretako unitateburu eginkizunak.

1106/2021 Ebazpenaren bidez onartu zen Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan Portugalete-Castañosko Lehen Mailako Arretako unitateburua izendatzeko deialdi publikoa.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, María Ángeles Gallo Linaje andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hari esleitzea Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan Portugalete-Castañosko Lehen Mailako Arretako unitateburu eginkizunak.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– María Ángeles Gallo Linaje andreari esleitzea Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Portugalete-Castañosko Lehen Mailako Arretako unitateburu eginkizunak.

Bigarrena.– María Ángeles Gallo Linaje andreak bi eginkizun izango ditu: kudeaketa eta asistentzia ematea; eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko gerentearen mende egongo da zuzenean eta hierarkian. Bai Lehen Mailako Arretako unitateburu funtzioak egin bitartean bai haiek amaitu ostean, titulartasunari eutsiko dio bere kategorian dagokion plazan, eta hari lotutako oinarrizko funtzioak betetzen jarraituko du.

Hirugarrena.– Izendapen honek ez du inolaz ere ekarriko Lehen Mailako Arretako unitateburu eginkizunak edo ordainsariak finkatzerik berariazko lanpostu gisa; izan ere, noiznahi erabaki daiteke eginkizun horien esleipenari amaiera ematea.

Laugarrena.– Interesdunak, eginkizun horietan diharduen bitartean, ardura bereziko osagarria jasoko du.

Bosgarrena.– Izendapen honek 2021eko urriaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Seigarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIari jakinaraztea.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2021eko irailaren 27a.

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentea,

MARÍA LUZ MARQUÉS GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala