Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2021eko urriaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5393

226/2021 DEKRETUA, urriaren 19koa, zeinen bitartez Miren Izaskun Iriarte Irureta andreak Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko batzordekide izateari uzten baitio.

Miren Izaskun Iriarte Irureta andreak 2021eko urriaren 18tik aurrera batzordekide izateari uzteko idazkia aurkeztu duenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari buruzko azaroaren 24ko 9/2004 Legearen 8.2.c) eta 8.3 artikuluetan ezarritakoaren arabera, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2021eko urriaren 19an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Miren Izaskun Iriarte Irureta andrea Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko batzordekide kargutik kentzea, eta bide batez, eskerrak ematea egin duen lanagatik.

2. artikulua.– 2021eko urriaren 18tik aurrera izango ditu ondorioak dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko urriaren 19an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala