Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2021eko urriaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5391

224/2021 DEKRETUA, urriaren 19koa, Mirari Erdaide Gabiola andrea Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kide izendatzen duena.

Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari buruzko azaroaren 24ko 9/2004 Legearen 6.3 eta 7.2 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, eta Batzorde horrek jorratu behar dituen gaiei buruz duen gaitasun profesional egiaztatua kontuan hartuta, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko urriaren 19an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Mirari Erdaide Gabiola andrea Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kide izendatzea.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko urriaren 19an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala