Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2021eko urriaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5340

AGINDUA, 2021eko urriaren 13koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bitartez aldatzen baitira Bilakatu COVID-19, Bateratu COVID-19 eta Indartu 2021 programak arautzen eta horietarako deialdiak egiten dituzten aginduak, dirulaguntzen justifikazioari eta ordainketari dagokionez.

Lehenengoa.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko ekainaren 2ko Aginduak Bilakatu COVID-19 programa arautzen du, COVID-19aren eraginpean dauden eta negozio-, produktu-, zerbitzu- eta merkatu-lerroetan gaitasun berriak garatu eta dibertsifikazio- edo birlokalizazio-jarduerak egiten dituzten enpresei dirulaguntzak emateko (2021eko ekainaren 11ko EHAA, 114 zk.).

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko ekainaren 2ko Aginduak sendotze-jarduketak egiten dituzten eta COVID-19ak kaltetu dituen enpresentzako laguntzak ezartzen ditu. Bateratu COVID-19 Programa (2021eko ekainaren 11ko EHAA, 114 zk.).

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko ekainaren 9ko Aginduak arautu eta deitzen du, 2021 ekitaldirako, Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean eta Oiartzualdean eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batezbestekoaren % 15etik gorako langabezia-tasa duten beste udalerri batzuetan ekoizpen-inbertsioa egingo duten eta, beraz, gune horietako lehiakortasun-hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragingo duten enpresentzako dirulaguntza-programa. Indartu 2021 Programa (2021eko ekainaren 18ko EHAA, 119 zk.).

Bigarrena.– Agindu horien xedea 2021eko ekitaldirako dirulaguntzak arautzea eta horietarako deialdia egitea da, artikuluetan jasotzen den moduan, horietako bakoitzean aurreikusitako inbertsioak edo jarduerak egiten dituzten enpresa edo enpresa-taldeentzat.

Bilakatu COVID-19, Bateratu COVID-19 eta Indartu 2021 programak arautzen dituzten aginduek laguntzen justifikazioari eta ordainketari buruzko bi artikulu dituzte, eta, laguntza horien helburua betetzen dela ziurtatzeko, aldatu egiten dira, emandako dirulaguntzak justifikatzeari eta ordaintzeari dagokionez soilik.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko ekainaren 2ko Aginduaren 14.1 artikulua aldatzea (agindu horrek Bilakatu COVID-19 programa arautzen du, COVID-19aren eraginpean dauden eta negozio-, produktu-, zerbitzu- eta merkatu-lerroetan gaitasun berriak garatu eta dibertsifikazio- edo birlokalizazio-jarduerak egiten dituzten enpresei dirulaguntzak emateko) eta honela idatzita uztea:

«1.– Dirulaguntza ordaintzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeen eta itzulketen araubidea xedatzen duen abenduaren 17ko 698/1981 Dekretuan ezarritakoa bete beharko da, eta ordainketa hori artikulu honetan deskribatutako moduan egingo zaio enpresa onuradunari.

a) Lehen ordainketan, onartutako dirulaguntzaren % 5 ordainduko da, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hamabost eguneko epean, berariaz uko egin ezean.

b) Geratzen den dirulaguntzaren zatia emateko, enpresa onuradunak honako apartatu hauek bete beharko ditu "Nire karpeta" (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta) aplikazioaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan:

– Dirulaguntzaren xede den enpresak gauzatutako inbertsioen adierazpena.

– Inbertsioaren gastuen eta zenbatekoen (BEZa kanpo) zerrenda sailkatua barne hartuko duen fakturen koadroa.

– Deklarazio bat, zeinaren bidez adierazten baita ezen, laguntza eman ondoren, onuraduna ez dagoela berreskuratzeko agindu baten mende, Europar Batasuneko Batzordeak laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu bateratuarekin bateraezina dela erabaki izanaren ondorioz.

– Enpresaren baliabide propioen prezioaren, jatorriaren eta aplikazioaren deklarazioa, diruz laguntzeko moduko inbertsioaren zenbatekoaren % 25 edo gehiagokoei buruzkoa.

Deklaratutako inbertsioak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Industria Administrazioaren lurralde-ordezkaritzek ikuskatuko dituzte. Aurkeztutako fakturek bat egin beharko dute lehen aipatutako fakturen koadroan zehaztutakoekin. Fakturak ikuskatzaileen esku egon beharko dira, eta, fakturetan, jaulkitze-dataz gain, hartzekodunaren identifikazioa jaso beharko da (erakunde edo enpresa hornitzailearen IFZ eta izen soziala), bai eta ordainketa-dokumentuak ere, zenbatekoa (BEZ banakatua) eta ordaintzeko data adierazita. Horrez gain, beharrezkotzat jotzen den dokumentazio eta informazio osagarri guztia eskatu ahal izango da, adierazitakoa egiaztatzeko.

Bigarren ordainketa egiteko, dagokion ikuskapena eginda, kontuan izango da aurrerapenez jasotakoa.»

Bigarrena.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko ekainaren 2ko Aginduaren 14.1 artikulua aldatzea (agindu horrek sendotze-jarduketak egiten dituzten eta COVID-19ak kaltetu dituen enpresentzako laguntzak ezartzen ditu –Bateratu COVID-19 Programa–) eta honela idatzita uztea:

«1.– Dirulaguntza ordaintzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeen eta itzulketen araubidea xedatzen duen abenduaren 17ko 698/1981 Dekretuan ezarritakoa bete beharko da, eta ordainketa hori artikulu honetan deskribatutako moduan egingo zaio enpresa onuradunari.

a) Lehen ordainketan, onartutako dirulaguntzaren % 5 ordainduko da, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hamabost eguneko epean, berariaz uko egin ezean.

b) Geratzen den dirulaguntzaren zatia emateko, enpresa onuradunak honako apartatu hauek bete beharko ditu "Nire karpeta" (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta) aplikazioaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan:

– Sendotze-eragiketari zuzenean lotutako aholkularitza-gastuen fakturen koadroa, bai eta gastu horiek egin izana egiaztatzen duten agiriak ere.

– Bat egitearen edo xurgatze-eragiketaren formalizazioarekin lotutako eskriturak edo kontratu-dokumentuak.

– Dirulaguntzaren xede den enpresak gauzatutako inbertsioen adierazpena.

– Fakturen koadroa, inbertsio-gastuen edo sendotze-eragiketari lotutako bestelako gastuen eta zenbatekoen zerrenda sailkatuarekin (BEZa banakatua).

– Deklarazio bat, zeinaren bidez adierazten baita ezen, laguntza eman ondoren, onuraduna ez dagoela berreskuratzeko agindu baten mende, Europar Batasuneko Batzordeak laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu bateratuarekin bateraezina dela erabaki izanaren ondorioz.

– Enpresaren baliabide propioen prezioaren, jatorriaren eta aplikazioaren deklarazioa, diruz laguntzeko moduko inbertsioaren zenbatekoaren % 25 edo gehiagokoei buruzkoa.

Deklaratutako inbertsioak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Industria Administrazioaren lurralde-ordezkaritzek ikuskatuko dituzte. Behin betiko fakturek bat egin beharko dute lehen aipatutako fakturen koadroetan zehaztutakoekin. Fakturak ikuskatzaileen esku egon beharko dira, eta, fakturetan, jaulkitze-dataz gain, hartzekodunaren identifikazioa jaso beharko da (erakunde edo enpresa hornitzailearen IFZ eta izen soziala), bai eta ordainketa-dokumentuak ere, zenbatekoa (BEZ banakatua) eta ordaintzeko data adierazita. Horrez gain, beharrezkotzat jotzen den dokumentazio eta informazio osagarri guztia eskatu ahal izango da, adierazitakoa egiaztatzeko.

Bigarren ordainketa egiteko, dagokion ikuskapena eginda, kontuan izango da aurrerapenez jasotakoa.»

Hirugarrena.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko ekainaren 9ko Aginduaren 15.1 artikulua, Indartu 2021 Programa, aldatzea (Agindu horren bidez arautu eta deitzen da 2021 ekitaldirako Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean eta Oiartzualdean eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batezbestekoaren % 15etik gorako langabezia-tasa duten beste udalerri batzuetan ekoizpen-inbertsioa egingo duten eta, beraz, gune horietako lehiakortasun-hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragingo duten enpresentzako dirulaguntza-programa), eta honela idatzita uztea:

«1.– Dirulaguntza ordaintzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeen eta itzulketen araubidea xedatzen duen abenduaren 17ko 698/1981 Dekretuan ezarritakoa bete beharko da, eta ordainketa hori artikulu honetan deskribatutako moduan egingo zaio enpresa onuradunari.

a) Lehen ordainketan, onartutako dirulaguntzaren % 5 ordainduko da, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hamabost eguneko epean, berariaz uko egin ezean.

b) Geratzen den dirulaguntzaren zatia emateko, enpresa onuradunak honako apartatu hauek bete beharko ditu "Nire karpeta" (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta) aplikazioaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan:

a) Dirulaguntza ematean ezarritako baldintzak betetzen direla justifikatzen duen jarduketaren memoria, egin diren inbertsioak adierazita. Memoria horretan berariaz adieraziko da, laguntza eman ondoren, ez duela berreskuratzeko agindurik, laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu erkidearekin bateraezina dela adierazten duen Europar Batasuneko Batzordearen erabaki baten ondorioz.

b) Egindako inbertsioen kostua justifikatzen duen memoria ekonomikoa, jardueraren gastu eta inbertsioen zerrenda sailkatuarekin, eta bertan alderdi hauek zehaztuta: hartzekodunaren eta dokumentuaren identifikazioa, fakturak (BEZa kanpo), zenbatekoa, zer datatan eman den, eta, hala badagokio, ordainketa-data. Dirulaguntza ematean (aurkeztutako aurrekontuarekin bat etorriz), gertatutako desbideratzeak adieraziko dira, eta enpresak dituen baliabideen zenbatekoaren, jatorriaren eta aplikazioaren zerrenda xehatua erantsiko da, baliabide horiek gutxienez diruz lagun daitekeen inbertsioaren % 25 osatzen badute.

c) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari ez bazaio baimentzen zuzenean eska diezaien kasuan kasuko organoei, enpresak edo enpresa taldeko enpresek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela egiaztatzen duten agiriak.

Aitortutako inbertsioak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Administrazioaren Lurralde Ordezkaritzek ikuskatuko dituzte. Behin betiko fakturek bat etorri beharko dira lehen aipatutako fakturen koadroan zehaztutakoekin. Fakturak ikuskatzaileen esku egon beharko dira, eta, fakturetan, jaulkitze-dataz gain, hartzekodunaren identifikazioa jaso beharko da (erakunde edo enpresa hornitzailearen IFZ eta izen soziala), bai eta ordainketa-dokumentuak ere, zenbatekoa (BEZ banakatua) eta ordaintzeko data adierazita. Horrez gain, beharrezkotzat jotzen den dokumentazio eta informazio osagarri guztia eskatu ahal izango da, adierazitakoa egiaztatzeko.

Bigarren ordainketa egiteko, dagokion ikuskapena eginda, kontuan izango da aurrerapenez jasotakoa.»

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 13a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala