Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2021eko urriaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
5283

EBAZPENA, 2021eko irailaren 23koa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bitartez argitaratzen den SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluaren 2021eko irailaren 22ko Erabakia, 2021eko «Industria Digitala» laguntzen programaren oinarri arautzaileak onetsi eta argitaratzekoa.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluak 2021eko irailaren 22ko bilkuran hartutako erabakiaren arabera, 2021eko «Industria Digitala» laguntzen programaren oinarri arautzaileak aldatu eta argitaratu ziren, zegokien publizitatea emateko ondoreekin.

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2021eko «Industria Digitala» laguntzen programaren oinarri arautzaileen aldatzeari eta deialdiari buruzko erabakia, idatzi honetan eranskin gisa atxiki dena.

Bilbao, 2021eko irailaren 23a.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

AITOR URZELAI INZA.

ERANSKINA, SPRI-ENPRESA GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIAREN ZUZENDARI NAGUSIAREN 2021EKO IRAILAREN 23KO EBAZPENARENA
SPRI ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIAKO ADMINISTRAZIO KONTSEILUAREN AKORDIOA, 2021EKO IRAILAREN 22KOA, «INDUSTRIA DIGITALA» 2021 LAGUNTZA PROGRAMAREN OINARRI ARAUTZAILEAK ALDATZEN DITUENA ETA ALDAKETA HORREN ARGITARATZEA AGINTZEN DUENA

2021eko otsailaren 24an, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako Administrazio Kontseiluak «Industria Digitala» 2021 Laguntza Programaren oinarri arautzaileak onartu, argitaratu eta iragartzea erabaki zuen, eta haiek argitaratzea agindu.

Argitaratu zenetik igarotako aldian, eskaera asko jaso ditugu; izan ere, programaren xedea (EIKTak sartzea industria-enpresetan eta industriako produktuari/prozesuari lotutako zerbitzuak ematen dituzten enpresetan) funtsezkoa da enpresa-jarduera COVID-19ak eragin dituen erronketara egokitzeko.

Hori horrela, egokitzat jotzen da programari esleitutako baliabide ekonomikoak areagotzea, betiere erabilgarri dagoen aurrekontuaren barruan.

Azaldutako guztiagatik,

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– «Industria Digitala» 2021 Laguntza Programaren oinarri arautzaileen 4. artikuluko 1. apartatua eta 11. artikuluaren aldaketa onartzea; honela idatzita geldituko dira:

«4. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

1.– Dirulaguntza-programa honen helburura bideratutako 2021eko baliabide ekonomikoak 6.100.000 eurokoak dira, eta SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren aurrekontuetan horretarako ezarri diren aurrekontu-zuzkiduretatik etorriko dira. SPRIren aurrekontuak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan sartuta daude».

«11. artikulua.– Laguntza-eskaerak aurkezteko epea.

Oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da laguntza-eskaerak aurkezteko epea, eta 2021eko urriaren 22an bukatuko da. Halere, eskatzaileentzako arreta teknikoa 2021eko urriaren 22ko arratsaldeko 15:00etan (penintsulako ordua) amaituko da.

Laguntza-eskaera eta horrekin batera aurreko artikuluan eskatzen den dokumentazioa diruz lagundu beharreko jarduera hasi baino lehen aurkeztu beharko dira.

Era berean, tramitaziora onartuko dira 2021eko urtarrilaren 1az geroztik hasitako proiektuen laguntza-eskaerak, baldin eta eskaera horiek araudi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bi hilabeteko epean aurkeztu badira».

Bigarrena.– Ebazpen hau argitaratzeko eta indarrean sartzeko egin beharreko izapide guztiak egiteko ahalmena ematea SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren Zuzendaritza Orokorrari.

Hirugarrena.– Ebazpen honen kontra, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa administrazioarekiko epaitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Bilbao, 2021eko irailaren 23a.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

AITOR URZELAI INZA.


Azterketa dokumentala