Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2021eko urriaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5132

EBAZPENA, 2021eko irailaren 1ekoa, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariarena, Euskal Gimnastika Federazioaren Estatutuetan aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen dituena.

Euskal Gimnastika Federazioa EAEko Kirol Elkarteen eta Federazioen Erregistroan inskribatu zen 1987ko maiatzak 15ean, 138 zenbakiarekin. Federazioaren Estatutuen aldaketak aurkeztu dira orain.

Euskal Gimnastika Federazioak, 2021eko ekainaren 29an egindako Ezohiko Batzar Orokorrean, bere Estatutuen artikuluak moldatzeko erabakia hartu zuen eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.

Estatutuen aldaketak bat datoz urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.

Ondorioz, nire eskumenak erabiliz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Gimnastika Federazioaren Estatutuen 26. artikuluaren aldaketa onartu, eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea artikuluaren erredakzioa honako modu honetan gelditzen da:

«26. artikulua.

1.– Zuzendaritza Batzordeak kide-kopuru bakoitia izango du, eta gutxienez honakoek osatuko dute:

a) Lehendakari bat, federazioko lehendakari ere izango dena.

b) Lehendakariorde bat, lehendakariaren funtzioak hartuko dituena, hura ez badago, edo kargua uzten badu.

c) Diruzaina.

d) Batzordekideak. Batzordekide bana egongo da kirol diziplinaren arabera federazioak eratzen den batzorde bakoitzeko.

e) Klub eta kirol elkarteen izenean hiru batzordekide izango dira:

• Kirol federatuko elkarteen batzordekide bat.

• Eskola kiroleko elkarteen batzordekide bat.

• Aisialdi-kiroleko elkarteen batzordekide bat.

f) Kirolarien ordezko batzordekide bat.

g) Teknikarien ordezko batzordekide bat.

h) Epaileen ordezko batzordekide bat.

2.– Lurralde Federazioetako lehendakariak Zuzendaritza Batzordeko kideak izango dira eskubide osoz.

3.– Zuzendaritza Batzordeari federazioko idazkariak lagunduko dio; hitza izango du, baina botorik ez.

4.– Pertsona berak lehendakariaren eta diruzainaren karguak izan ditzake.

5.– Zuzendaritza Batzordearen kargu guztiak ohorezkoak dira, lehendakariaren, lehendakariordearen, idazkariaren eta diruzainaren karguak izan ezik, horiek ordaindu ahal izango baitira.

6.– Batzar Nagusiko kideak ez diren Zuzendaritza Batzordeko kide guztiak joan ahal izango dira batzarretara; hitza izango dute, baina botorik ez.»

Bigarrena.– Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio bidea eta, bere aurka, pertsona interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 1a.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria,

JON REDONDO LERTXUNDI.


Azterketa dokumentala