Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2021eko urriaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
5129

EBAZPENA, 2021eko irailaren 15ekoa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2021. urtean langile autonomoen artean Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloko prestakuntza sustatzeko dirulaguntzak ematea ebazten duena.

EGITATEAK

1.– 2021eko ekainaren 24an, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2021eko ekainaren 2ko Ebazpena argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Ebazpen horren bidez, langile autonomoen artean laneko arriskuen prebentzioaren arloko prestakuntza sustatzeko 2021eko dirulaguntzen deialdia egin zen.

2.– Eskabideak aurkezteko epea 2021eko uztailaren 25ean amaitu zen.

3.– Aipatutako ebazpenaren 12. artikuluan jasotako balorazio-batzordeak ebaluatu zituen eskabideak, deialdian ezarritako irizpide eta haztapenen arabera, eta Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiari jakinarazi zion bere proposamena, ebazpena eman zezan.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2021eko ekainaren 2ko Ebazpenaren 14. artikuluak dioenez, eta Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Egitura eta Jarduerarako Araudia onartzeko den uztailaren 30eko 191/2002 Dekretuak emandako eskumenekin bat etorriz, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak ebazpen bidez emango edo ukatuko ditu eskatutako dirulaguntzak.

Horiek horrela, balorazio-batzordearen proposamena ikusirik, hauxe,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honetako eranskinean azaltzen diren eskabideei dirulaguntza ematea, prestakuntza-jarduerak egiteko.

Bigarrena.– Ebazpen honetako eranskinean azaltzen den eskabideari dirulaguntza ukatzea.

Hirugarrena.– Ebazpen hau pertsona eta erakunde interesdunei jakinaraztea eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, zeinak amaiera ematen baitio administrazio-bideari, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan jasotakoarekin bat etorriz. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean, EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena espresuki jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, betiere Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa aratzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 eta 46.1 artikuluetan ezarritakoa betez.

Barakaldo, 2021eko irailaren 15a.

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

MARÍA LOURDES ISCAR REINA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana