Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2021eko urriaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5072

EBAZPENA, 2021eko uztailaren 19koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez publikotasuna ematen baitzaie sektore estrategiko eta traktoreei Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko ekainaren 16ko Aginduaren esparruan. Agindu horren bidez, nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko 2021. urterako deialdiaren oinarriak onartzen dira (Lehiatu Berria programa), nekazaritza-produktuak eraldatu, merkaturatu edo garatzeko inbertsioak egiteko eta basogintzako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntza-lerroetarako.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko ekainaren 16ko Aginduaren bidez onartzen dira nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko 2021. urteko deialdiaren oinarriak (Lehiatu Berria programa).

Tratatuaren I. eranskinak aipatzen dituen nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko inbertsioak egiteko laguntzak biltzen dira II. kapituluan. Basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzak biltzen dira III. kapituluan.

Laguntza hauek otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuan sartzen dira. Dekretu horrek 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan aurreikusitako laguntzen esparru-araudia ezartzen du, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren esparruan. 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programa 2022ra arte luzatu da, urte hori barnean dela, 2020/2220 (EB) Erregelamenduaren bidez.

Laguntza hauen xedea da, arrantzako produktuak alde batera utzita, Tratatuaren I. eranskineko nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko inbertsioak egitea.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko ekainaren 16ko Aginduaren 26. oinarriko 1. puntuan eta 31. oinarriko 2 A) puntuan xedatzen denez –agindu horren bidez, nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko 2021. urterako deialdiaren oinarriak onartzen dira (Lehiatu Berria programa)–, Euskal Autonomia Erkidegoko Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpen baten bidez argitara emango dira Nekazaritza eta Elikadura Politikako Batzordeak estrategikotzat eta traktoretzat jotzen dituen sektoreak. Ebazpen hori EHAAn argitaratuko da, balorazio-batzordea eratu baino lehen.

Nekazaritza eta Elikadura Politikako Batzordeak, 2015eko abenduaren 16an eta 2019ko abenduaren 4an egindako bileretan, hurrenez hurren, elikagaien industriaren arloko bi sektore hauek estrategikotzat jo zituen: behi-esnekiak eraldatzeko industria eta nekazaritza ekologikoko produktuak eraldatu eta merkaturatzeko elikagaien industria-sektorea. Azken hori produktu ekologiko eraldatuak lortzeko baino ez da egin behar, eta lehengaien % 70, gutxienez, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako ustiategietatik etorri behar da.

Horren arabera, hau

EBAZTEN DUT:

Publikotasuna ematea, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko ekainaren 16ko Aginduaren esparruan –horren bidez onartzen dira nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko 2021. urteko deialdiaren oinarriak (Lehiatu Berria programa)–, Nekazaritza eta Elikadura Politikako Batzordeak estrategikotzat jo dituen sektore hauei:

• Behi-esnekiak eraldatzea.

• Nekazaritza ekologikoko produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko elikagaien industria-sektorea.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 19a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

JAVIER PLASENCIA CUADRADO.


Azterketa dokumentala