Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

198. zk., 2021eko urriaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5049

EBAZPENA, 2021eko irailaren 15ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2021. urtean enpresei eta erakunde pribatuei dirulaguntzak emateko eta ukatzeko dena. Dirulaguntza horiek aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko dira, emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnosia eta berdintasun-plana egin ditzaten.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2021eko otsailaren 16ko Ebazpenaren bidez, 2021. urtean enpresei eta erakunde pribatuei dirulaguntzak emateko deialdia egin zen (otsailaren 23ko EHAA, 39. zk.). Dirulaguntza horiek aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko emango dira, emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egin ditzaten.

Ebazpen horren 12.1 artikuluan ezartzen denez, eskabideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen batez ebatziko dira, horretarako izendatutako Hautaketa Batzordeak proposatuta. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, jendeak horren berri izan dezan.

Artikulu horren 3. paragrafoan ezarritakoaren arabera, laguntzak emateko ebazpen honetan zehazten dira dirulaguntza eman eta ukatu zaien enpresak eta erakundeak eta esleitu zaizkien diru-zenbatekoak eta, onuradunen batek uko eginez gero, ordezko izango diren erakundeak.

Adierazitakoagatik, Hautaketa Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean dauden enpresa eta erakunde pribatuei dirulaguntzak ematea, bakoitzari izendatu zaion diru-zenbatekoaz. Guztira, berrehun eta hirurogeita lau mila ehun eta hirurogeita zortzi euro eta hogeita hamalau zentimo (264.168,34) eman dira. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2021eko otsailaren 16ko Ebazpenaren 12.1 artikuluan xedatutakoaren arabera (otsailaren 23ko EHAA, 39. zk.), emandako dirulaguntzak minimis izaera dute.

Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean aipatzen diren enpresa eta erakunde pribatuei dirulaguntzak ukatzea, ukapenaren arrazoia esanez.

Hirugarrena.– Laguntza hauen erakunde eta enpresa onuradunek 15 egun izango dituzte jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera dirulaguntzei uko egiteko, halaxe ezartzen baita Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2021eko otsailaren 16ko Ebazpenaren 13.a) artikuluan.

Laugarrena.– Erakunde eta enpresei gogorarazten zaie ezen, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2021eko otsailaren 16ko Ebazpenaren 6.2 artikulua aplikatuz, laguntza hauen erakunde eta enpresa onuradunek Lankidetza Erakunde aitorpena eskatu beharko dutela, «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena arautzen duen otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Bosgarrena.– Erakunde eta enpresei gogorarazten zaie, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2021eko otsailaren 16ko Ebazpenaren 4.1 artikulua aplikatuz, erakunde eta enpresek aukera daukatela prestakuntza «Ikasgela birtualaren» formatuarekin emateko, betiere aurrez aurre ematea ez bada egokia.

Seigarrena.–. Erakunde eta enpresei gogorarazten zaie, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2021eko otsailaren 16ko Ebazpenaren 15. artikulua aplikatuz, erakunde eta enpresek jakinarazi eta egiaztatu behar dutela ez-betetze bat eragin dezakeen edozein gorabehera.

Zazpigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.

Zortzigarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegian, hilabete biko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera. Hala agintzen da uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 artikuluan eta 46. artikuluko 1. eta 4. paragrafoetan (29/1998 Legea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzekoa).

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 15a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala