Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2021eko irailaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5011

IRAGARKIA, 2021eko abuztuaren 31koa, Familia eta Haurren zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren itzultze espedienteen probidentziak.

Aipatutako itzultze espedienteen probidentziak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Honen bidez, interesdunei edo haien ordezkariei jakinarazten zaie 15 eguneko epea ematen zaiela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki deritzotena alega dezaten, itzulketa-prozedurari amaiera emango dion ebazpena eman aurretik.

Jakinarazten da, halaber, interesdunek eskuragarri dutela itzultze espedienteen probidentziei buruzko testu osoa Eusko Jaurlaritzako Familia eta Haurren Zuzendaritzan (Eusko Jaurlaritza Lakua eraikina, Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz). Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abuztuaren 31.

Familia eta Haurren zuzendaria,

MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala