Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2021eko irailaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
5005

IRAGARKIA, 2021eko irailaren 10ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, dirulaguntza itzultzeko prozeduraren hasiera jakinarazten duena (kulturako profesionalentzako laguntzen deialdia).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak, 2020ko uztailaren 15ean, ebazpena ezarri zuen, COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera aitortzearen ondorioz bertan behera geratu ziren jarduerak zituzten kulturako profesionalei zuzendutako laguntzen deialdiaren arabera, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2020ko apirilaren 30eko bileran hartutako akordioari jarraikiz (2020-05-11ko EHAA).

Dirulaguntza hori itzultzeko prozedura hasi dela aurrez aurre jakinarazteko saiakera egin da, baina, lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.

Emandako dirulaguntza itzultzea bidezkoa den ala ez zehazteko, 15 egun balioduneko epea eman da, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egokitzat jotzen direnak aurkeztu edo alegatzeko. Xede horretarako, laguntza itzultzeko prozeduraren hasieraren testu osoa Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009, Vitoria-Gasteiz) eskuragarri duzula jakinarazten da.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 10a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala