Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2021eko irailaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
5004

IRAGARKIA, 2021eko irailaren 10ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, dirulaguntza ukatzeko ebazpenak jakinarazten dituena (Gizarte Segurantzarako kuoten 2021eko deialdia).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak dirulaguntzak ukatzeko hainbat ebazpen ezarri ditu, Gizarte Segurantzarako kuoten deialdiaren babespean, 1044/1985 Errege Dekretuaren 4.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, ordainketa bakarraren modalitatean langabeziaren ziozko prestazioa jasotzen duten pertsonentzat.

Dirulaguntza ukatzeko ebazpenak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Ebazpen hauek interesdunei jakinarazten zaizkie, eta berariaz azaltzen zaie ebazpenek administrazio-bidea agortzen dutela eta berauen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango dela Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo zuzenean administrazioarekiko auzien errekurtsoa, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Xede horretarako, ebazpenen testu osoa Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009, Vitoria-Gasteiz) eskuragarri duzula jakinarazten da.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 10a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala