Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2021eko irailaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
4999

EBAZPENA, 2021eko irailaren 21ekoa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2021eko uztailaren 5eko ebazpena aldatzen duena, mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (MOVES III programa).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta huts edo omisio horiek zuzentzearen ondorioz dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen ez bada.

Horrelako huts edo omisioak ikusi zirenez 2021eko uztailaren 5eko EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren ebazpenean, zeinak mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituen, betiere 2021eko uztailaren 14ko 138. zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruaren barruan (MOVES III programa), ebazpena aldatzeari ekin zaio.

1.– Aipatutako laguntzen programa arautzen duten oinarrietako 2021/3990 orrietan (14/31 eta 14/32), «Laguntzen azken hartzaileen betebeharrak» atalean,

Hau dioen tokian:

«g) Onuradunak diruz lagundutako ondasunaren titularra izan beharko du, eta dirulaguntza eman zitzaionean kontuan hartu zen xede jakin horretarako erabili beharko du, gutxienez:

– Ibilgailuen kasurako, bost urtez. Renting jarduketetan, sinatutako kontratuak gutxienez 2 urteko iraupena izan beharko du.

– Kargatze-puntuen kasurako, bi urteko iraupena. Sarbide publikoko kargatzearen kasuan, puntua gutxienez bost urtez indarrean egongo dela bermatu beharko da.

Laguntzaren azken hartzaileak laguntzaren xede den ondasuna besterentzen badu, aldez aurretik ezarritako denbora-tarteak igaro baino lehen:

• Egiaztatu beharko du eta EEEren aurrean deklaratu erosle berriak betetzen dituela oinarri hauetan laguntzaren azken hartzaile izateko aurreikusitako betekizun guztiak.

• Salerosketaren kontratu-dokumentuan honako hauek adierazi beharko ditu espresuki:

– Ondasun horrek (ibilgailua edo kargatzeko azpiegitura) Mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programaren laguntza jaso duela, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (MOVES III programa).

– Erosle berriak laguntzaren azken hartzailearen posizio juridikoa bereganatzen duela, gutxienez, aipatutako epea bete arte.

• EEEri egindako salerosketaren berri eman beharko dio, gehienez hiru (3) hilabeteko epean formalizazioaz geroztik.

Laguntzaren azken hartzaileak betetzen ez baditu besterentze horri dagozkion eskakizunak, jasotako laguntza itzuli beharko du, osoa edo haren zati bat, dagokionaren arabera.»

Honako hau adierazi behar da:

«g) Onuradunak diruz lagundutako ondasunaren titularra izan beharko du, eta dirulaguntza eman zitzaionean kontuan hartu zen xede jakin horretarako erabili beharko du, gutxienez:

– Ibilgailuen kasurako, 2 urtez. Renting jarduketetan, sinatutako kontratuak gutxienez 2 urteko iraupena izan beharko du.

– Kargatze-puntuen kasurako, bi urteko iraupena. Sarbide publikoko kargatzearen kasuan, puntua gutxienez bost urtez indarrean egongo dela bermatu beharko da.

Laguntzaren azken hartzaileak laguntzaren xede den ondasuna besterentzen badu, aldez aurretik ezarritako denbora-tarteak igaro baino lehen:

• Egiaztatu beharko du eta EEEren aurrean deklaratu erosle berriak betetzen dituela oinarri hauetan laguntzaren azken hartzaile izateko aurreikusitako betekizun guztiak.

• Salerosketaren kontratu-dokumentuan honako hauek adierazi beharko ditu espresuki:

– Ondasun horrek (ibilgailua edo kargatzeko azpiegitura) Mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programaren laguntza jaso duela, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (MOVES III programa).

– Erosle berriak laguntzaren azken hartzailearen posizio juridikoa bereganatzen duela, gutxienez, aipatutako epea bete arte.

• EEEri egindako salerosketaren berri eman beharko dio, gehienez hiru (3) hilabeteko epean formalizazioaz geroztik.

Laguntzaren azken hartzaileak betetzen ez baditu besterentze horri dagozkion eskakizunak, jasotako laguntza itzuli beharko du, osoa edo haren zati bat, dagokionaren arabera.»

2.– Aipatutako laguntzen programa arautzen duten oinarrietako 2021/3990 orrialdean (20/31), I. eranskineko 1. pizgarria-programa: Ibilgailu elektriko «entxufagarrien» eta erregai-pila bidezkoen erosketa izenburuko 3.d) epigrafean,

Hau dioen tokian:

«Horrez gain, eta txatar bihurtu beharreko ibilgailuaren kategoria edozein izanik ere, laguntzaren azken hartzaileak txatar bihurtu beharreko ibilgailuaren titularra ere izan behar du, honako data hauetako lehena baino gutxienez aurreko hamabi hilabeteetan: salerosketa-fakturaren data edo eskaeraren erregistro-data; eta, gutxienez 2020tik, EAEko udalerri batean Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zerga behar bezala ordaindu izanaren azken ordainagiria aurkeztu beharko du.»

Honako hau adierazi behar da:

«Horrez gain, eta txatar bihurtu beharreko ibilgailuaren kategoria edozein izanik ere, laguntzaren azken hartzaileak txatar bihurtu beharreko ibilgailuaren titularra ere izan behar du, honako data hauetako lehena baino gutxienez aurreko hamabi hilabeteetan: salerosketa-fakturaren data edo eskaeraren erregistro-data; eta, gutxienez laguntza eskatu aurreko urtetik, EAEko udalerri batean Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zerga behar bezala ordaindu izanaren azken ordainagiria aurkeztu beharko du.»

3.– Aipatutako laguntzen programa arautzen duten oinarrietako 2021/3990 orrialdean (24/31), II. eranskineko «Laguntza-eskaera egiteko eskatutako dokumentazioa» atalean honako azpiatal hau ageri ez dela atzeman dugu:

« Laguntzaren azken hartzailearen titulartasunpeko kontuaren IBAN zenbakiaren banku-ziurtagiria, eta azkenean ebatziko den dirulaguntza kontu horretan ordainduko da, behin laguntza-programa honek eskatutako prozesuko betekizun guztiak bete ondoren eskatzailea laguntzaren azken hartzaile bihurtzen denean. Salbuespen gisa, renting eragiketen kasuan, renting erakundearena izango da kontua, (kontuan izan behar da ordainketaren justifikazio-fasean kontratua egiaztatu beharko dela, baita ibilgailuaren ordainketa-egiaztagiria eta kobrantza-eskubidea lagatzen duen dokumentua ere).»

4.– Aipatutako laguntzen programa arautzen duten oinarrietako 2021/3990 orrialdean (26/31), II. eranskineko «Laguntza-eskaera egiteko eskatutako dokumentazioa» izenburu barruko A) 1. pizgarria-programa: Ibilgailu elektriko «entxufagarrien» eta erregai-pila bidezkoen erosketa ataleko 9.c) epigrafean,

Hau dioen tokian:

«c) EAEko udalerri batean gutxienez 2020tik behar bezala ordaindutako txatar bihurtutako ibilgailuaren Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zergaren ordainagiriaren kopia.»

Honako hau adierazi behar da:

«c) EAEko udalerri batean gutxienez laguntza-eskaeraren aurreko urtetik behar bezala ordaindutako txatar bihurtutako ibilgailuaren Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zergaren ordainagiriaren kopia.

5.– Aipatutako laguntzen programa arautzen duten oinarrietako 2021/3990 orrian (11/31), «Ebazpena, komunikazioa eta publizitatea» izenburuko 8. oinarriko 1. zenbakian,

Hau dioen tokian:

«8.1.– Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana egikaritzeko presako neurriak onartzen dituen abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege Dekretuko 62.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera (hemendik aurrera, «36/2020 Errege Lege Dekretua»), eta kontuan hartuta aurreikusitako laguntzak bideratzen direla beste proposamen batzuekiko konparaziozko balioespenaren beharrik ez duten jarduketa edo egoera zehatzak finantzatzera, laguntza-eskaerak ebatziko dira konkurrentzia jarraituko prozedura baten bitartez, behin egoera edo jarduketa subentzionagarriaren konkurrentzia egiaztatu eta eskatutako gainerako betekizunak bete ondoren, deialdietan esleitutako aurrekontu-kreditua agortu arte. Hala, eskaerak aurkezten diren ordena zorrotzaren arabera aztertu eta tramitatuko dira, eta modu egokian formulatuak eta beteak egongo diren heinean eta ordenan ebatziko dira.

Eskaera akastuna edo osatugabea izaki zuzendu beharko balitz, edo bestela, eskatzaileak espedienteari dokumentu gehiago erantsi beharko balizkio, laguntza-eskaera guztiz osatuta eta zuzenduta geratzen den data izango da ebazpena emateko konkurrentzia-data.»

Honako hau adierazi behar da:

«8.1.– Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana egikaritzeko presako neurriak onartzen dituen abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege Dekretuko 62.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera (hemendik aurrera, «36/2020 Errege Lege Dekretua»), eta kontuan hartuta aurreikusitako laguntzak bideratzen direla beste proposamen batzuekiko konparaziozko balioespenaren beharrik ez duten jarduketa edo egoera zehatzak finantzatzera, laguntza-eskaerak ebatziko dira konkurrentzia jarraituko prozedura baten bitartez, behin egoera edo jarduketa subentzionagarriaren konkurrentzia egiaztatu eta eskatutako gainerako betekizunak bete ondoren, deialdietan esleitutako aurrekontu-kreditua agortu arte. Horrela, eskabideak aurkeztu diren hurrenkera zorrotzaren arabera aztertu eta izapidetuko dira.»

Bilbao, 2021eko irailaren 21a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala