Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2021eko irailaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4998

ERABAKIA, 2021eko uztailaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena, zeinaren bidez hutsak zuzentzen baitira Osakidetza ente publikoaren zerbitzu-erakundeetan lanpostuak behin betiko barne-mugikortasunen bidez betetzeko irizpide orokorrak onesten dituen 2019ko azaroaren 27ko Erabakian.

AURREKARIAK

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren zerbitzu-erakundeetan lanpostuak behin betiko barne-mugikortasunen bidez betetzeko irizpide orokorrak onartu ziren, eta egiaztatu ahal izan da aipatutako erabakian huts bat dagoela 4. artikuluaren b) apartatuan, ez baitu kategoria hitza aipatzen, eta kategoria/lanpostu funtzionala jaso behar izan da, erabakiaren gainerako ataletan erabilitako terminologiarekin bat etorriz. Zuzenketa horri onespena eman diote erabakiaren sinatzaile diren SATSE eta SME sindikatuek. Era berean, 2021eko maiatzaren 28ko Osasuneko Mahai Sektorialaren bileran negoziatu da, eta kide guztiek adierazi dute ados daudela.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako akats materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.

Ondorioz, administrazio-kontseilu honek, honako hau

ERABAKITZEN DU:

2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 4. artikuluan (behin betiko barne-mugikortasunean parte hartzen duten pertsonen betekizunak) egindako hutsa zuzentzea, b apartatuan; horrenbestez, hau dioen lekuan:

«b) Egungo lanpostu funtzionala eta Mugikortasun Horizontaleko xede d(ir)en destino(eta)ko lanpostu funtzionala berdina izatea».

hau esan behar du:

«b) Egungo kategoria/lanpostu funtzionala eta Mugikortasun Horizontaleko xede diren destinoetako kategoria/lanpostu funtzionala berdinak izatea».

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 21a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko presidentea,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


Azterketa dokumentala