Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2021eko irailaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4996

EBAZPENA, 2021eko irailaren 8koa, Kulturako sailburuordearena, kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak emateko balorazio-batzordearen batzarkideak izendatzen dituena eta haren osaera argitaratzen duena.

Ikusi da 2021. urtean kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko maiatzaren 18ko Agindua.

Kontuan izan da agindu horren 13. artikuluak aipaturiko dirulaguntzak emateko balorazio-batzorde batek ebazpen-proposamena egingo duela eta batzorde horren kideak izendatzea eta haren osaera argitaratzea Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez emango direla jasotzen duela.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordearen kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea.

Mahaiburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo anderea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzordekideak: Iara Solano andrea, Elisabeth Perez andrea, Vanessa Fernandez andrea eta Aitor Bengoetxea jauna.

Rafael Elizondo Saiz jaunak (Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria) jardungo du idazkari zereginetan.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, jende guztiak izan dezan horren berri.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 8a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala