Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2021eko irailaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4988

EBAZPENA, 2021eko irailaren 14koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, zeinaren bidez dirulaguntzak ematen baitzaizkie lanbide-heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei, prestakuntza-jarduerak egin ditzaten 2021-2022 ikasturtean.

2021eko ekainaren 22ko Aginduak (ekainaren 30eko EHAA, 128. zk.) arautzen ditu lanbide-heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei dirulaguntzak emateko prozedura eta irizpideak, 2021-2022 ikasturtean prestakuntza-jarduerak egin ditzaten.

Eskabide-espedienteak aztertuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Dirulaguntzak ematea I. eranskinean zerrendatzen diren ikastetxeei, adierazitako prestakuntza-jarduerak antolatu eta garatzeko, eranskinean adierazten diren kopuruetan.

Bigarren artikulua.– II. eranskinean aipatzen diren ikastetxeek aurkeztutako eskabideak ez onartzea, ondoan agertzen diren arrazoiengatik.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 14a.

Lanbide Heziketako sailburuordea,

JORGE ARÉVALO TURRILLAS.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala