Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2021eko irailaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4987

EBAZPENA, 2021eko irailaren 2koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Hezkuntzako sailburuaren 2020ko urriaren 7ko Aginduaren bidez iragarritako laguntzen erakunde onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Agindu horren bidez, laguntzak ematen dira 2021-2023 aldian oinarrizko ikerketako eta/edo ikerketa aplikatuko proiektuak egiteko eta 2021-2022 aldirako Unibertsitatea-Enpresa ekintzetarako aurreikusitako funtsen kargura ikerketa eta berrikuntza teknologikorako (2020ko urriaren 26ko EHAA, 210. zk.).

Deialdi-aginduaren 13. artikuluaren arabera, Hautaketa Batzordeak ebazpen-proposamena aurkeztuko dio Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari, eta hark esleipenak egingo ditu ebazpen baten bidez; ebazpen hori Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuko da, hargatik eragotzi gabe gerora EHAAn laguntzen erakunde onuradunak eta eman zaizkien diru-kopuruak zein izan diren argitara ematea, publikotasun-ondorioetarako.

2021eko ekainaren 29an ebatzi zen deialdia, eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu zen ebazpena; beraz, argitara eman behar da zein izan diren laguntzen erakunde onuradunak eta zein emandako diru-kopuruak, publikotasun-ondorioetarako. Horregatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Oinarrizko ikerketako eta/edo ikerketa aplikatuko proiektuak egiteko emandako laguntzen erakunde onuradunen zerrenda eta diru-kopuruak argitaratzea. Ebazpen honen 1. eranskinean ageri dira.

Bigarren artikulua.– Ezagutza unibertsitatetik enpresetara eramatea helburu duten ikerketa-proiektuak egiteko emandako laguntzen erakunde onuradunen zerrenda eta diru-kopuruak argitaratzea. Ebazpen honen 2. eranskinean ageri dira.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 2a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala