Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2021eko irailaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4845

EBAZPENA, 2021eko abuztuaren 31koa, Turismo eta Merkataritzako sailburuordearena, honako agindu honen aurrekontu-kreditua handitzen duena: Agindua, 2021eko maiatzaren 18koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez ezartzen baitira COVID-19aren aurrean merkataritza-establezimenduak modernizatzeko laguntza-programarako arauak eta egiten baita 2021eko ekitaldirako deialdia.

Lehenengoa.– Agindua, 2021eko maiatzaren 18koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez ezartzen baitira BOPV-19aren aurrean merkataritza-establezimenduak modernizatzeko laguntza-programarako arauak eta egiten baita 2021eko ekitaldirako deialdia.

Bigarrena.– Agindu honen xedea da laguntzak ematea arautzea, EAEko merkataritza-establezimenduak eta zenbait zerbitzu modernizatzea sustatzeko, berrikuntzaren bitartez eta kudeaketa-tresnak, azpiegiturak eta ekipamendu komertzialak hobetuz, kalitate- eta lehiakortasun-maila handiagoa lortzeko, gogoan hartuta, bidenabar, COVID-19aren pandemiak eragindako ezohiko egoera. Helburu horrekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako merkataritza-establezimenduak eta zenbait zerbitzu modernizatzera bideratutako inbertsioak bultzatuko dira, hauek finantzatuta: ekipamenduak, obra zibila, altzariak, ekipamendu informatikoa eta digitala, baita merkataritza-establezimenduaren segurtasun higieniko-sanitarioa zaintzeko behar diren aktibo finkoetako inbertsioak.

Deialdi honen helbururako, 1.350.000 euroko baliabide ekonomikoak bideratutako dira, 2021eko ekitaldirako. Eusko Jaurlaritzak COVID-19aren ondorio ekonomikoei aurre egiteko gaitutako aparteko funtsetakoa da diru hori.

Hirugarrena.– Deialdiak inbertsioari laguntzeko lerro berriak aurreikusten ditu, baita laguntzaren onuradun izan daitezkeen merkataritza-zerbitzu eta -jarduera berriak ere. Deialdira 1.787 eskabide aurkeztu dira guztira, aurreko deialdian baino 1.000 eskabide gehiago, eta itxaropen guztiak gainditu dira. Eskabideak, aginduaren oinarrietan ezartzen den bezala, ondoz ondoko aintzatespenaren bidez ebatziko dira, aurrekontu-kreditua agortu arte.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren 2021eko ekainaren 28an, ebaluatu da eskabideen kopuruak aise gainditzen duela haientzat aurreikusitako kreditua; beraz, baldintzak bete dituzten zenbait onuradun dirulaguntzarik gabe utzi beharko lirateke, kontzeptu horretarako dagoen kreditua agortu delako. Horri dagokionez, bigarren oinarriak jasotzen du indarreko legeriaren araberako aurrekontu aldaketak onartzea, eta, hori gertatuz gero, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela, Turismo eta Merkataritzako sailburuordearen ebazpen baten bidez.

Kontuan hartuta arestian azaldutako inguruabarrak, eta merkataritza-sektorearen krisi-egoera eta pandemiak jasandako inpaktua eta nagusiki TicketBAI-k araututakoa betetzearen ondoriozko inbertsioei laguntzeko beharra, egokitzat jo da aurrekontu-kreditua 2.000.0000 euro gehiago handitzea, aurkeztutako ahalik eta eskabide gehienei erantzuteko.

Hori dela eta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2021eko maiatzaren 18ko Aginduaren 1. puntuko bigarren oinarria aldatzea; agindu horren bidez ezartzen dira COVID-19aren aurrean merkataritza-establezimenduak modernizatzeko laguntza-programarako arauak, eta 2021eko ekitaldirako deialdia egiten.

2. oinarria.– Baliabide ekonomikoak.

1.– Aurreko oinarrian adierazitako helbururako, 3.350.000,00 euroko ekonomia-baliabideak bideratuko dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik hartuko dira.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abuztuaren 31.

Turismo eta Merkataritzako sailburuordea,

JESÚS MARÍA GARCÍA DE COS.


Azterketa dokumentala