Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2021eko irailaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
4760

EBAZPENA, 2021eko uztailaren 9koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez erregistratzen, argitaratzen eta gordailutzen baita Osakidetzako garbiketa-zerbitzuaren enpresa emakidadunen hitzarmen kolektiboko batzorde paritarioaren akordioa (hitzarmen-kodearen zenbakia: 86002115012003).

AURREKARIAK

2021eko uztailaren 5ean, REGCON erregistroan aurkeztu dute aipatutako hitzarmen kolektiboko batzorde paritarioaren akordioari buruzko dokumentazioa, enpresen eta sindikatuen ordezkariek sinatua.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak (zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen baitira eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen) Lan eta Enplegu Saila sortu du 2. artikuluan, eta, 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, sail horrek lan-arloko legeek lan-harremanei buruz ezartzen dutena egikaritu behar du, besteak beste. Bestalde, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuak 10.1.j) artikuluan Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzari esleitzen dio Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistro telematikoa zuzendu eta kudeatzeko egitekoa, erregistroa arautzen duen dekretuan eta indarrean dagoen gainerako araudian xedatutakoari jarraikiz.

Bigarrena.– UNI2, Ferrovial Servicios SA eta Garbialdi SA enpresen ordezkariek eta CC.OO., LAB eta UGT sindikatuen ordezkariek sinatu dute akordioa, bat etorriz Langileen Estatutuari buruzko Legearen 85., 87., 88., 89. eta 90. artikuluen baldintzekin.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Akordioa Euskadiko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatu eta gordailutzeko agintzea, eta alderdiei horren berri ematea.

Bigarrena.– Akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 9a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.

Alex García Mujikak, Osakidetzako garbiketa-zerbitzuaren enpresa emakidadunen hitzarmen kolektiboko batzorde paritarioak emandako baimena baliatuta, honako hau

Adierazten du: batzorde horrek pasa den ostiralean egindako bilkuran –2021eko ekainaren 10ean–, jarraian azaltzen den gaia aztertu zuen, UGTk hala eskatuta, eta hau da hartu zuen erabakia, bileraren aktatik hitzez hitz transkribatua:

Proposatutako gaia: batzorde paritarioari eskatzen zaio egunera ditzala 2021. urteko hitzarmen kolektiboko soldata-taulak, ikusirik argitaratuta eta indarrean daudela, batetik, otsailaren 11ko 1/2021 Legea (Euskal Autonomia Erkidegoko 2021. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena) eta, bestetik, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren martxoaren 25eko 15/2021 Ebazpena (zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko langileen ordainsarien 2021. urteko gehikuntzak onartzen dituen Erabakia).

Batzordearen ebazpena: batzordeak, aho batez, honako erabaki hau hartu du:

Onartzea Osakidetzako garbiketa-zerbitzuko enpresa emakidadunen sektore-hitzarmen bakarreko soldata-taulak, akta honen eranskinean jasota eta sinatuta daudenak. Hor ageri dira % 0,9an eguneratuta soldata-kontzeptuak, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, honako hauek kontuan hartuta: otsailaren 11ko 1/2021 Legea (Euskal Autonomia Erkidegoko 2021. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena) eta Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren martxoaren 25eko 15/2021 Ebazpena (zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko langileen ordainsarien 2021. urteko gehikuntzak onartzen dituen Erabakia).

Soldata-taulak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematen direnetik aurrera egingo dira ordainketak.

Eta hala ziurtatzen du, dagozkion ondorioak izan ditzan, Bilbon, 2021eko uztailaren 5ean.

PRECO kudeatzeko lurralde-arduraduna,

ALEX GARCIA MUJIKA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala