Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2021eko irailaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4748

IRAGARKIA, 2021eko uztailaren 29koa, Familia eta Haurren zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren espediente batzuei buruzko dokumentazio-errekerimenduak.

Ezinezkoa izan da, hainbat arrazoi dela medio, behean aipatzen diren bertaratze izapidea (zehazten den egunetan eta eskabidearen inguruan) betetzeko errekerimenduak berariaz jakinaraztea jarraian adierazten diren pertsonei.

Hori dela eta, argitara ematen da iragarki hau, interesdunek jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44 artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan.

Hortaz, eta iragarki honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie Izatezko Bikoteen Erregistroaren Arabako Lurralde Historikoaren unitate-administrazioaren aurrean (Samaniego, 2 - 01008 Vitoria-Gasteiz) bertaratu beharko dutela. Horretarako, 10 eguneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Horrekin batera, interesdunei jakinarazten zaie ezen, epe horretan bertaratzen ez badira, eskaeran atzera egin dutela ulertuko dela eta artxibatu egingo dela.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 29a.

Familia eta Haurren zuzendaria,

MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana