Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2021eko irailaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4735

HUTS-ZUZENKETA, 2021eko uztailaren 15ekoa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez argitaratzen baita txanda irekian Justizia Administrazioko Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoan sartzeko hautaprobak gainditu dituztenei Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen zaizkien lanpostuen zerrenda. Hautaproba horietarako deialdia abuztuaren 9ko JUS/903/2019 Aginduaren bidez egin zen.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko ekainaren 15eko Aginduan (2021eko abuztuaren 11ko EHAA, 159. zk.), zeinaren bidez argitaratzen baita txanda irekian Justizia Administrazioko Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoan sartzeko hautaprobak gainditu dituztenei Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen zaizkien lanpostuen zerrenda. Hautaproba horietarako deialdia abuztuaren 9ko JUS/903/2019 Aginduaren bidez egin zen. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2021/4380 (15/2) orrialdean, zortzigarren puntuan,

hau dio:

«Esleitutako destinoek behin betiko izaera izango dute, lehiaketaz lortutakoen guztiz baliokidea izango dena, eta horretan ezin izango dute parte hartu bi urte igaro arte, behin betiko destinoa esleitzen duen ebazpenaren egunetik kontatzen hasita. Bi urte horiek zenbatzeko, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 529.3 artikuluko bigarren paragrafoan xedatutakoari jarraituko zaio».

Baina hau esan behar du:

«Justizia.eus atarian zehazten denaren arabera bete gabeak diren lanpostuetan, destinoek behin betiko izaera izango dute, lehiaketaz lortutakoen guztiz baliokidea izango dena, eta horretan ezin izango dute parte hartu bi urte igaro arte, behin betiko destinoa esleitzen duen ebazpenaren egunetik aurrera. Bi urte horiek zenbatzeko, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 529.3 artikuluko bigarren paragrafoan xedatutakoari jarraituko zaio. Lanpostu hutsak diren gainerako plazetan esleitutako destinoa behin-behinekoa izango da; beraz, plaza horiek esleitzen zaizkien pertsonek Euskal Autonomia Erkidegoan deitzen den lehenengo lekualdatze-lehiaketan parte hartu beharko dute».


Azterketa dokumentala