Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2021eko irailaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4734

EBAZPENA, 2021eko abuztuaren 3koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Arantxa Bodego Aldasoro andreak gainditu egin duela 2021eko otsailaren 15eko ebazpenak (2021eko martxoaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Estratigrafia» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Arantxa Bodego Aldasoro andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zkia.: ***6286**. Kodea: AGC8L1–D00343–4. Jakintza arloa: Estratigrafia. Saila: Geologia. Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Ingurune Sedimentarioak».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2021eko abuztuaren 3a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana