Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2021eko irailaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HEZKUNTZA SAILA
4699

AGINDUA, 2021eko abuztuaren 26koa, Hezkuntzako sailburuarena, honen huts-zuzenketa egiten duena: 2021eko maiatzaren 20ko Agindua, zeinaren bitartez helduentzako Oinarrizko Hezkuntzaren berariazko curriculuma ezarri eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen du, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko direla, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira Helduentzako Oinarrizko Hezkuntzaren berariazko curriculuma ezarri eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duen Hezkuntzako sailburuaren 2021eko maiatzaren 20ko Aginduan (2021eko ekainaren 22ko EHAA, 122. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

3. artikuluko 1. puntuan, 2021/3257 (78/2) orrialdean, hau dioen lekuan:

3. artikulua.– Curriculumaren antolamendu-printzipioak.

1.– Helduen Oinarrizko Hezkuntzarako agindu honetan ezarritako curriculuma moduluka antolatuko da hiru arloren inguruan: komunikazioaren arloa, gizarte-arloa eta arlo zientifiko-matematikoa. Komunikazioaren arloan, Gaztelania eta Literatura, Euskara eta Literatura eta Atzerriko Lehen Hizkuntza sartzen dira. Gizarte-arloan sartzen dira Geografia eta Historia eta Balio Etikoak, bai eta plastika- eta ikus-hezkuntzaren eta musikaren curriculumaren alderdiak ere. Zientzia eta Matematikaren arloan Matematika, Biologia eta Geologia, Fisika eta Kimika eta Teknologia sartzen dira.

Honako hau esan behar du:

3. artikulua.– Curriculumaren antolamendu-printzipioak.

1.– Helduen Oinarrizko Hezkuntzarako agindu honetan ezarritako curriculuma moduluka antolatuko da hiru arloren inguruan: komunikazioaren arloa, gizarte-arloa eta arlo zientifiko-teknologikoa. Komunikazioaren arloan, Gaztelania eta Literatura, Euskara eta Literatura eta Atzerriko Lehen Hizkuntza sartzen dira. Gizarte-arloan sartzen dira Geografia eta Historia eta Balio Etikoak, bai eta plastika- eta ikus-hezkuntzaren eta musikaren curriculumaren alderdiak ere. Zientifiko-teknologiko arloan Matematika, Biologia eta Geologia, Fisika eta Kimika eta Teknologia sartzen dira.

II. eranskinean, 2021/3527 (80/51) eta 2021/3527 (80/72) orrialdeetan, «Eremu zientifikoari eta matematikoari» buruzko edukiaren ordez, «Eremu zientifiko-teknologikoari» buruzkoa jarri behar da, jarraian adierazten den moduan:

«ARLO ZIENTIFIKO-TEKNOLOGIKOA
SARRERA

Zientzia eta Teknologia funtsezkoak dira egungo gizartean eta gure eguneroko bizitzan. Horregatik, eremu zientifiko-teknologikoak gaur egungo munduaren ezagutza egokia eman behar dio helduen prestakuntzari. Horrek berekin ekarriko du bizi garen mundua hobeto ulertzea eta interpretatzea, gaur egun azkar gertatzen diren aurrerapen zientifiko-teknologikoak integratzea, eta aldez aurretik dituzten ezagutzekin eta esperientziekin harremana ezartzea. Horrela, ikaskuntzaren oinarriak ezarriko zaizkie, bizitzan zehar modu kritikoan ikasteko eta erabakiak hartzeko.

Eremu zientifiko-teknologikoan lantzen den irakaskuntzak, informazio eta jakintza berriekiko jakin-mina piztu behar du, ikasle helduei, pertsona askoren bizitzan zientziari dagokion eginkizuna duten mito eta suzedaneoetatik ihes egiten laguntzeko.

Arlo zientifiko eta matematikoak Fisika, Kimika, Biologia, Geologia, Matematikak eta Teknologia arloetako curriculumaren oinarrizko alderdiak hartzen ditu erreferentziatzat eta funtsezko laguntza ematen du zeharkako eta diziplinazko oinarrizko gaitasunak garatzeko eta eskuratzeko, batez ere gaitasun zientifiko, teknologiko eta matematikoak.

Ezagutza zientifikoa eta teknikoa gaur egungo gizartean moldatzeko ezinbesteko tresna bat da: hainbat motatako neurriak eta estimazioak egitea, komunikabideetako mezuak ulertzea, esparru pertsonalean, sozialean eta globalean aztertzea eta erabakiak hartzea... Planetaren pixkanakako narriadurak edo baliabideen agortzeak eragindako arazo berrien ondorioz, beharrezkoa da zientzia eta teknologia ondo erabiltzea garapen jasangarria lortzeko Zeregin zientifiko-teknologikoak hainbat alderdi biltzen ditu, eta zientziaren ekarpen zuzenetan ez ezik, alboko pentsamenduan eta sormenean ere oinarritzen da. Horrela, premia jakin bati irtenbide berri bat eman behar izatea edo, bestela, gailu berri bati edo aurkikuntza zientifiko bati aplikazioak aurkitu behar izatea aurki dezakegu.

Eremu honek, zalantzarik gabe, curriculum-proposamen koherente eta integratu bat osatzeko bereziki egokiak diren hezkuntza-ahalmenak ditu, bai jorratzen dituen helburu eta edukien multzoagatik, bai errealitate fisikoari eta naturalari buruzko ezagutza eskuratzeko metodo eta moduagatik, helduen prestakuntzari egungo munduaren eta horrek eragiten dituen arazo nagusien ezagutza egokia emateko, gizartean aktiboki eta arduraz txertatzeko aukera izan dezaten.

HELBURUAK

1.– Eguneroko bizitzatik ateratako arlo zientifiko-teknologiko problemak identifikatzea, planteatzea eta ebaztea, zientzietako prozedurekin koherenteak diren estrategiak banaka zein lankidetzan aplikatuz, hala nola hipotesiak formulatzea, datuak eta emaitzak lortzea eta interpretatzea, eta judizioak ematea ahalbidetzen duten ondorioak ateratzea, ebazpen-prozesua justifikatuz eta froga zehatzetan oinarritutako ebidentziaren iritzi soila bereiziz, interes pertsonal edo sozialeko egoera errealei testuinguruaren arabera heltzeko eta erabaki arduratsuak hartu ahal izateko.

2.– Segurtasunez eta konfiantzaz kalkuluak eta estimazioak egitea (zenbakizkoak, metrikoak, etab.), datuen tratamenduari eta probabilitateari buruzkoak barne, egoera bakoitzerako prozedura egokienak erabiliz (kalkulu mentala, idatzizkoa, kalkulagailua...), bizitza errealeko egoerak interpretatu eta baloratzeko, eta emaitzak sistematikoki berrikustea.

3.– Natura- eta kultura-inguruneko forma geometrikoak identifikatzea, elementuen, erlazioen eta propietateen ezagutza erabiliz errealitatea deskribatzeko, eta ezagutza geometrikoak aplikatzea inguruan dugun mundu fisikoa ulertzeko eta aztertzeko, eta hari buruzko problemak ebazteko.

4.– Osasun-ohitura, zaintza pertsonal eta bizimodu osasungarriak garatzea, giza gorputzaren ezagutza zientifikoan oinarrituta, eta banakako desberdintasunak onartu eta errespetatzea, bizimodu osasungarriak sustatzeko eta arriskuak saihesteko, banaka eta taldeka.

5.– Ezagutza zientifikoa erabiltzea fenomeno natural batzuk nahiz giza jarduerak sortutakoak interpretatuz, zientziak eta teknologiak gizartearekin eta ingurumenarekin dituzten elkarreraginak kritikoki aztertzeko eta garapen iraunkorraren alde aktiboki eta arduraz parte hartzeko.

6.– Arlo zientifiko-teknologikoari buruzko informazioa lortzea zenbait iturritatik –analogikoak nahiz digitalak–; eta informazio hori erabiltzea, edukia balioetsiz eta kontuan hartuz gai horiei buruzko lanak funtsatzeko, bideratzeko eta lantzeko duten baliagarritasuna; eta gai horiei buruz nork bere jarrerak hartzea, funtsatuta eta ikuspegi kritikoz.

7.– Arlo zientifiko- teknologikoko informazioa duten mezuak aktiboki eta kritikoki interpretatzea eta mezuak sortzea, ahozko zein idatzizko hizkuntza egoki erabilita, baita notazioko eta adierazpide matematikoko beste sistema batzuk erabiltzea ere, arlo honetan zehatz komunikatzeko eta azalpenak eta argudioak eman ahal izateko.

8.– Errealitatea azaltzen duten eskemak eraikitzea, fenomeno natural nagusiak interpretatzeko edota gure gizarteko garapenak eta aplikazio zientifiko-teknologikorik garrantzitsuenak aztertzeko, kontzeptu, printzipio, estrategia, balore eta jarrera zientifikoak erabilita.

9.– Zientziaren izaeraren ezagutza erabiltzea, historian zehar gertatutako iraultza zientifikoak aintzat hartuta, gizadiaren bilakaera kulturalean, gizakion beharren gogobetetzean eta bizi-baldintzen hobekuntzan ezagutza zientifikoaren garrantzia ulertzeko eta balioesteko.

10.– Eskura dauden bitartekoekin, eremu fisiko zein birtualean, problema teknologiko bati konponbidea ematea, eta, beharrezkoa bada, kontrol-programa egitea, segurtasun- eta ergonomia-arauak kontuan hartuta eta etengabeko atzeraelikaduraz, egindakoa planteatutako baldintzetara egokitzeko.

11.– Interneteko elkarlaneko hainbat aplikaziotan aktiboki parte hartzea, sare sozial birtualetan, errespetuzko eta lankidetzazko jarrerak hartuz, bizitzako hainbat esparrutan aplika daitekeen lan egiteko modua bultzatzeko.

EDUKI-MULTZOEN EZAUGARRIAK

Helduen Hezkuntzaren eremu zientifiko-teknologikoak Biologia, Geologia, Fisika, Kimika, Matematika eta Teknologiaren berezko ezagutzak eta gaitasunak biltzen ditu. Eremu honetako edukiak multzotan banatu dira, eta diziplina horiek garatutako kontzeptuak, prozedurak eta jarrerak barne izaten saiatu dira.

Edukien blokeak lotutako jakintza-multzo bat dira. Hari gidari gisa balio duten eta sekuentziazioa, interrelazioa eta ikaskuntza integratzailea errazten duten arazo interesgarriak ebaztearen inguruan gara daitezke.

Eduki komunen multzo bat sartu da. Multzo horrek, alde batetik, hiru esparruetan komunak diren oinarrizko zeharkako gaitasunekin lotutako edukiak biltzen ditu, eta, bestetik, arazoen ebazpenarekin, zientziaren eraikuntzarekin, lan esperimentalarekin, eremu horretako berezko hizkuntzarekin eta jarrera zientifikoekin bat datozen oinarrizko edukiak. Horrela, haien eginkizun komuna azpimarratzen da, eduki horiek multzo guztiekin ere erlazionatzen baitira, eta ahalik eta modu integratuenean garatu beharko baitira eremuko edukiekin. Eduki komun horiek gai-multzo bakoitzean garatu behar izateaz gain, horien presentzia indartu egiten da, eremuan lantzen diren gai-multzoetako batekin lotutako ikerketa-proiektu bat eginez.

Eduki matematikoak hiru multzo handitan banatu dira (2., 3. eta 4. multzoak): Zenbakiak eta Aljebra, Geometria eta Neurketa eta, Informazioaren Adierazpena eta Tratamendua, eta hor sartzen dira Funtzioak eta Estatistika eta Probabilitatea. Horiek antolatzeko modu bat besterik ez dela adierazi behar da. Kontua ez da konpartimentu estankoak eta izatez, eremuko bloke guztietan teknika numerikoak edo aljebraikoak erabiltzen dira, eta horietako edozeinetan baliagarria izan daiteke taula bat egitea, grafiko bat sortzea edo ziurgabetasun probabilistikoko egoera bat sortzea.

5. multzotik 12. multzora bitarteko eduki-multzoek Biologia eta Geologia eta Fisika eta Kimika jorratzen dituzte. 5. eta 6. multzoek Lur planetako aniztasuna dute ardatz. Unibertsoaren eta Lurrak unibertsoan duen lekuaren ikuspegi orokor batekin hasten da, eta, ondoren, planetako biodibertsitatea eta bere problematika aztertzen dira. Bestalde, 7. eta 8. multzoek materiaren aniztasunaren kontzeptua jorratzen dute hari gidari gisa. 9. multzoak gure gorputzaren azterketari heltzen dio osasunerako hezkuntzaren ikuspegitik, jokabide osasungarrien garrantzia ezarriz eta sistema organiko bakoitzak higienearekin eta gaixotasun nagusien prebentzioarekin duen lotura adieraziz. 10. multzoak kanpoko eta barneko eragile geologikoek erliebean izandako aldaketak eta horien bilakaera jorratzen ditu. 11. multzoak ekosistemen azterketari heltzen dio, eta ingurumen-arazoen ulermenarekin lotzen du. Azkenik, 12. multzoak atomoaren egitura, loturak eta aldaketa kimikoak jorratzen ditu, eta kimikak garapen jasangarriari egiten dizkion ekarpenak aztertzen ditu.

Gure inguruneko sektore artifizialari eragiten dion eduki multzo batekin bukatzen da: gizakiak teknologiak baliatuz sortu dituen produktuak, historian zehar aldaketa sozialak eragin dituztenak. Multzo honetan sartzen da, halaber, arazo praktikoak ebazteko metodoa, haren metodologia, lantzen ari den problema espezifikoa ebazteko izan beharreko jakinduria teknikoa, bai eta dokumentazio teknikoa interpretatzeko eta komunikatzeko aukerak ere. Euskal Herriko testuingurua ere aipatzen da, gauzatze teknologikoei dagokienez.

EDUKIAK
1. MULTZOA: Eduki komunak.

a) Arlo guztietan komunak diren oinarrizko zehar-konpetentziekin lotutako edukiak.

Eduki-multzo honetan biltzen diren prozedurek eta jarrerek xede hauek dituzte:

• Informazioa identifikatzea, lortzea, biltegiratzea eta berreskuratzea.

• Informazio-iturrien eta informazioaren beraren egokitasuna ebaluatzea.

• Informazioa ulertzea (alderatu, sailkatu, sekuentziatu, aztertu eta sintetizatu), buruz ikastea eta adieraztea (deskribatu, definitu, laburbildu, azaldu...).

• Informazioa ebaluatzea eta adieraztea (argudiatu, justifikatu...).

• Ideiak sortzea, hautatzea eta adieraztea.

• Ideia, zeregin eta proiektuen plangintza eta bideragarritasuna aztertzea.

• Planifikatutakoa egikaritzea eta, beharrezko bada, doitzea.

• Planifikatu eta egin dena ebaluatzea eta hobekuntza-proposamenak egitea.

• Lortutako emaitza komunikatzea.

• Harremanen garapena eta pertsona arteko komunikazioa (enpatia eta asertibitatea).

• Lankidetza eta elkarlana, taldean ikasteko zereginetan.

• Giza eskubideak eta konbentzio sozialak errespetatzea.

• Gatazkak kudeatzea.

• Gorputz-dimentsioaren autorregulazioa.

• Emozioen autorregulazioa.

• Estilo kognitiboaren autorregulazioa.

• Portaera moralaren autorregulazioa.

• Motibazioaren eta borondatearen autorregulazioa.

b) Arlo zientifiko -teknologiko honetako multzo guztien eduki komunak.

• Problemak ebazteko metodo orokorrak: saiakuntza/errorea, kasu errazena ebaztea, arazoa zatika banatzea, arazoa birformulatzea, taulak erabiltzea, zenbaketa zehatza, diagramak edo marrazkiak, eta jarraibide numeriko, alfanumeriko edo geometrikoekin lotutako arazoak.

• Problemak ebazteko erabilitako prozedura ahoz azaltzea.

• Prozesuaren arrazoibidea eta emaitzak egiaztatzea.

• Aieruz aritzea, datuen aldaketakegin ondoren.

• Ikerketak eta modelizazio matematikoak egitea eguneroko bizitzako testuinguruetan.

• Fenomeno naturalen eta egoera errealen problemak behatzeko, identifikatzeko eta ebazteko metodologia zientifikoa eta haren oinarrizko ezaugarriak aplikatzeko irizpideak eta jarraibideak: behatzea, eztabaidatzea, hipotesiak formulatzea, kontrastatzea, esperimentatzea, ondorioak ateratzea eta emaitzak komunikatzea.

• Lan zientifikoaren berezko estrategiak, honako jarrera hauek sustatzeko: jakin-mina, interesa, zehaztasuna eta doitasuna, sormena, pentsamendu kritikoa, norberaren lanean ahalegintzea eta autonomia izatea, zereginetan jarrera arduratsua eta aktiboa izatea.

• Baliabideen aurrean jarrera arduratsuak garatzeko eta eguneroko bizitzan ingurumena hobetzeko estrategiak.

• Gizakiak bizitzeko naturarekiko duen mendekotasunaz ohartzeko baliabideak.

• Zientzia-jardueran aritzen diren pertsonenganako ikuspegi estereotipatua eta zientzia-ezaguerak testuinguru sozialetik eta historikotik ateratzeko joera gainditzeko estrategiak.

2. MULTZOA: Informazioaren adierazpidea eta tratamendua.

– Funtzioen hizkuntza.

• Magnitudeen arteko mendekotasun funtzionala. Egunerokotasuneko eta beste irakasgaietako fenomenoak irudikatzen dituzten grafikoen azterketa eta deskribapen kualitatiboa.

• Funtzioa. Funtzio baten adierazteko moduak: hitzezko deskribapena, taula-formakoa, grafikoa eta aljebraikoa.

• Funtzio linealak eta afinak. Proportzionaltasunarekin duten erlazioa. Adierazpide aljebraikoa eta irudikapen grafikoa.

• Eguneroko bizitzatik datozen egoerak eta zenbait ezagutza-esparru ikertzeko eredu linealak, horretarako taulak eginez, grafikoak irudikatuz eta adierazpide aljebraikoa lortuz.

• Zuzenaren ekuazioa. Adierazpide desberdinak: bi punturen bidez definitutako ekuazioa, puntu-malda ekuazioa, orokorra eta esplizitua. Maldaren interpretazioa.

• Funtzio koadratikoak. Irudikapen grafikoa. Eguneroko bizitzako egoerak eta jakintza-arlo askotarikoak irudikatzeko erabiltzea. 2. mailako ekuazioarekin duen erlazioa.

– Estatistika eta probabilitatea.

• Estatistika deskribatzailearen oinarrizko elementuak: Populazioa, lagina. Aldagai kualitatiboak, kuantitatiboak.

• Taula estatistikoak. Maiztasun absolutuak, erlatiboak eta metatuak.

• Grafiko estatistikoak. Grafikoen alderdirik azpimarragarrienak aztertu, interpretatu eta lantzea.

• Zentralizazio-neurriak: batez besteko aritmetikoa, mediana eta moda. Sakabanatze-neurriak: ibiltartea edo heina. Esanahia, estimazioa eta kalkulua.

• Ausazko fenomenoak. Ausazko gertakariak. Gertakari baten maiztasuna. Maiztasun erlatiboa. Probabilitatearen kontzeptua.

3. MULTZOA: Zenbakiak eta aljebra.

• Zenbaki osoak. Irudikapena zenbakizko zuzenean. Eragiketak zenbaki osoekin. Zeinuen irizpideak. Eragiketen arteko hierarkia eta parentesiak erabiltzeko arauak kalkulu errezetan.

• Berretzaile naturala duten zenbaki osoen berreketak. Eragiketak berreketekin. Zenbaki handiak eta eragiketak irudikatzeko notazio zientifikoa.

• Erro karratuak. Erro hurbilduak kalkulatu eta lortzea.

• Zenbaki arrazionalak. Zatikien, hamartarren eta ehunekoen arteko erlazioak. Kalkulu-estrategiak (buruz, idatziz edo kalkulagailuz) prestatzeko dituzten aplikazioak.

• Kalkuluak ehunekoekin. Ehunekoak igotzea eta txikiagotzea. Aplikazioak eguneroko bizitzako problemetan.

• Magnitude zuzenki eta alderantziz proportzionalak. Proportzionaltasunaren konstantea.

• Banaketa zuzenki eta alderantziz proportzionalak. Problemen ebazpena.

• Adierazpide aljebraikoa, ezaugarriak orokortzeko eta erlazioak sinbolizatzeko. Formula eta termino orokorrak lortzen ditu, jarraibideak eta erregulartasunak behatuta.

• Adierazpen aljebraiko errazak dituzten eragiketak.

• Bigarren mailako ekuazioak, ezezagun batekin (metodo aljebraikoa)

• Bi ekuazio linealeko sistemak, bi ezezagunekin. Ebazteko metodo aljebraikoak eta metodo grafikoa.

• Problemak ekuazio bidez ebaztea.

• Kalkulagailua eta software informatikoa erabiltzea, ekuazioak ebazteko, sistemak ebazteko, eta abar.

4. MULTZOA: Geometria eta neurria.

• Planoaren geometria. Irudi edo konfigurazio geometrikoak zehaztea, zenbait propietatetatik abiatuta. Perimetroak eta azalerak.

• Thales eta Pitagorasen teoremak.

• Eskalak. Antzekotasun-arrazoia.

• Problema geometrikoen eta ingurune fisikokoen ebazpenean aplikatzea.

• Espazioaren geometria: Poliedroak eta biraketa-gorputzak. Azalerak eta bolumenak.

• Lurbira. Koordenatu geografikoak. Leku baten longitudea eta latitudea.

5. MULTZOA: Lur planeta.

Lurra unibertsoan:

• Unibertsoaren egitura: planetak, izarrak eta galaxiak. Esne Bidea eta Eguzki Sistema.

• Lurraren eta Eguzki Sistemaren beste osagaien ezaugarri fisikoak.

• Lurraren mugimenduak: urtaroak, eguna eta gaua, eklipseak eta Ilargiaren faseak.

• Lurrak unibertsoan duen lekuari buruzko ikusmoldeen bilakaera historikoa.

Atmosfera:

• Atmosferaren osagaiak eta propietateak.

• Atmosferaren zeregin babeslea eta berotegi efektua ezagutzea, aireak izaki bizidunentzat eta gizakiaren osasunarentzat duen garrantziaz eta airea zaintzen lagundu beharraz ohartzea.

Airearen kutsadura eta biziaren garapenean duen ondorioa.

Hidrosfera:

• Ura Lurrean, likido-, solido- eta gas-egoeran: ugaritasuna eta propietateak.

• Uraren zikloa Lurrean eta Eguzkiarekin duen harremana, energia-iturri gisa.

• Ur geza baliabide mugatua da: ur gezaren erreserbak Lurrean, eta haiek kontserbatu eta neurrian erabiltzearen garrantzia.

• Ur gezaren eta gaziaren kutsadura.

• Uraren arazketa eta zainketa. Ura eta osasuna.

Geosfera:

• Geosfera. Lurrazalaren, mantuaren eta nukleoaren egitura eta osaera.

• Harriak eta mineralak: aniztasuna, eta identifikatzeko eta sailkatzeko ezaugarriak. Mineralen garrantzia eta erabilgarritasuna.

• Mineralak eta harriak identifikatzeko gako errazak erabiltzeko jarraibideak.

• Harrien garrantzia eta erabilgarritasuna. Baliabideak arrazoiz erabiltzea.

• Harririk eta mineralik ugarienak ingurunean eta Euskal Herrian.

6. MULTZOA: Biodibertsitatea Lur planetan.

• Izaki bizidunen ezaugarriak. Bizi-funtzioak: nutrizioa, harremana eta ugalketa. Elikadura autotrofoa eta heterotrofoa. Fotosintesia.

• Zelula izaki bizidunen unitate estruktural eta funtzional gisa. Teoria zelularra eta Biologian duen garrantzia. Organismo zelulabakarrak eta zelulanitzak.

• Animalia- eta landare-zelula prokariotoaren eta eukariotoaren oinarrizko ezaugarriak.

• Izaki bizidunen sailkapena: bost erresumak. Antolaketa-eredu handiak: landareak eta animaliak.

• Bakterioak, Hongoak, Protoktistak. Likenak.

• Izaki bizidunen aniztasuna eta ingurunera egokitzea: giroak, tamainak, formak, elikadura.

• Izaki bizidunen aniztasunari eustearen garrantzia. Galerarekin lotutako arazoak aztertzea.

7. MULTZOA: Materia eta haren aldaketak.

• Materiaren ezaugarri orokorrak. Propietate bereizgarriak. Magnitude fisikoak eta haien neurria. Nazioarteko Unitate Sistema.

• Materiaren agregazio-egoerak: solidoa, likidoa eta gasa. Egoera-aldaketak. Eredu zinetiko-molekularra.

• Sistema homogeneoak eta heterogeneoak. Substantzia puruak. Interes bereziko sistema batzuk: ur-disoluzioak, aleazioak eta koloideak.

• Substantziak bereizteko teknikak.

• Aldaketa motak: aldaketa fisikoak eta aldaketa kimikoak.

Lekualdatzeak:

• Mugimendua: erreferentzia-sistemak, ibilbidea, posizioa, egindako bidea. Mugimendu zuzen uniformea. Batez besteko abiadura, aldiunekoa.

• Mugimendu errazen grafikoak.

Aldaketa termikoak:

• Beroa, aldaketen eragile. Beroa eta tenperatura bereiztea. Egoera-aldaketak. Eroale eta isolatzaile termikoak.

Aldaketa optikoak eta soinuari dagozkionak:

• Argia eta ikusmena: objektuak argi-iturri sekundario gisa. Argiaren hedapen zuzena norabide guztietan. Itzalak eta eklipseak.

• Islapenaren eta errefrakzioaren ikerketa kualitatiboa. Ispiluak eta lenteak erabiltzeko jarraibideak. Argiaren deskonposizioa: koloreen interpretazioa.

• Soinua eta entzumena. Igortzea eta jasotzea. Soinuaren hedapena eta islapena. Hots- eta argi-kutsaduraren arazoa baloratzea.

8. MULTZOA: Indarrak, energia eta horien aldaketak.

• Indarraren kontzeptua. Indar-motak: grabitatorioa, elektrikoa...

• Indarren ondorioak: deformazioa eta mugimendu-egoeraren alterazioa. Azelerazioa.

• Grabitazioa. Gorputzen pisua.

• Elektrizazio-fenomenoak. Karga elektrikoak. Eroaleak eta isolatzaileak.

• Korronte elektrikoa: zirkuitu elektriko baten funtsezko elementuak. Ohmen legea. Elektrizitatea etxean: zirkuituak, potentzia, segurtasuna eta kontsumoa. Maiz erabiltzen diren gailu elektronikoak.

• Energia motak.

• Materiaren aldaketak eta horiekin lotutako eraldaketa energetikoak.

• Energia-iturri berriztagarriak eta ez-berriztagarriak aztertzea eta baloratzea. Ondorio ekonomikoak.

9. MULTZOA: Pertsonak eta osasuna.

• Giza gorputzaren antolaketa orokorra: aparatuak eta sistemak, organoak, ehunak eta zelulak.

• Osasuna eta gaixotasuna. Osasunaren alorreko faktore erabakigarriak. Gaixotasuna eta gaixotasun motak. Gaixotasun infekziosoak eta ez-infekziosoak.

• Higienea eta gaixotasunen prebentzioa. Ohitura osasungarrien garrantzia balioestea.

• Immunitate-sistema. Txertoak. Zelulak, odola eta organoak transplantatzea eta ematea.

• Elikadura-ohitura osasuntsuak: dieta orekatuak eta elikadura-segurtasuna. Elikadura-portaeraren arazoak.

• Koordinazioa eta nerbio-sistema: antolaketa eta funtzioa.

• Sistema endokrinoa: glandula endokrinoak eta funtzionamendua. Alterazio nagusiak.

• Osasunerako arriskutsuak diren jokaerei aurre egiteko jarrera arduratsua izatea. Giz• arteak jokabideetan duen eragina.

• Lokomozio-aparatua. Lesio ohikoak eta prebentzioa.

• Giza ugalketa. Ugalketa-aparatu maskulino eta femeninoak. Giza ugalketaren teknika berriak. Osasuna eta higiene sexuala.

10. MULTZOA: Lurraren erliebea eta haren bilakaera.

Kanpoko aldaketa geologikoak:

• Lurraren erliebearen modelatua baldintzatzen duten faktoreak. Kanpoko eragile eta prozesuak: meteorizazioa, higadura, garraioa eta sedimentazioa. Lurraren kanpo-energiarekin duten erlazioa.

• Azaleko urak eta erliebearen modelatzea. Forma bereizgarriak. Itsasoaren ekintza geologikoa.

• Glaziarren ekintza geologikoak. Sortzen dituzten higadura- eta gordailu-formak.

• Modelatze karstikoa. Lurpeko urak, horien zirkulazioa eta ustiapena.

• Haizea eta haren eragin geologikoa.

• Izaki bizidunen ekintza geologikoak. Giza espeziea eragile geologiko.

• Erliebea modelatzearen ondorioz sortutako paisaia bereizgarri motak Euskal Herrian.

Barneko aldaketa geologikoak:

• Lurraren barne-egitura.

• Barne-geodinamikaren adierazpenak Lurraren erliebean: erupzio bolkanikoak eta lurrikarak.

• Arrisku bolkanikoak eta sismikoak. Aurreikuspenaren eta prebentzioaren garrantzia.

• Jarduera sismikoaren eta bolkanikoaren, eta banaketa planetarioaren eta lurreko barnealdearen dinamikaren arteko erlazioa.

11. MULTZOA: Gizakia eta ingurunea. Ekosistemak.

• Ekosistemak. Ekosistema baten osagaiak. Faktore abiotikoen eta biotikoen eragina ekosistemetan eta haien interakzioetan.

• Kate eta sare trofikoak.

• Ur gezatako eta itsas uretako ekosistemak. Ekosistema lehortarrak. Euskal Herriko ekosistema garrantzitsuak.

• Ekosistemetan desorekak eragiten dituzten faktoreak. Ekosistemen mehatxuak. Ingurumena kontserbatzeko lagungarri diren ekintzak.

• Giza jarduerak ekosistemetan duen inpaktuaren balorazioa: Euskal Herriko gune babestuak.

12. MULTZOA: Materiaren egitura eta aldaketa kimikoak.

• Gasen azterketa: materiaren egitura ezagutzen laguntzea. Gasen legeak.

• Eredu zinetiko-molekularra: gasen propietateak interpretatzen eta azaltzen laguntzea. Gasen eredu zinetiko-molekularra materiaren beste egoera batzuetara estrapolatzea.

• Materiaren teoria atomiko-molekularra. Daltonen teoria. Hipotesi atomiko-molekularra: substantzien aniztasunaren azalpenean duen erabilera.

• Substantzia puruak: sinpleak eta konposatuak. Nahastea eta substantzia konposatua bereiztea. Nahasketa homogeneoen konposizioa neurtzeko kontzeptuak sartzea (g/L, masaren % eta bolumena).

• Elektrizitatearen azterketak materiaren egituraren ezagutzari egiten dion ekarpenaren garrantzia. Thomson eta Rutherforden eredu atomikoak.

• Elementu kimikoaren kontzeptua sartzea. Zenbaki atomikoa eta zenbaki masikoa. Isotopoak: haien karakterizazioa.

• Elementu kimikoen aldizkako sistemarako sarrera. Taldeak eta aldiak.

• Lotura kimikoa: lotura ionikoa, kobalentea eta metalikoa. Substantzien propietateak interpretatzea.

• Konposatu bitar sinpleen formulazio eta nomenklatura ez-organikoa, IUPACen arauen arabera.

• Aldaketa kimikoak. Erreakzio kimikoaren interpretazio makroskopikoa, substantzia batzuk beste batzuk bihurtzeko prozesu gisa.

• Talken teoria erreakzio kimikoak azaltzean. Ekuazio kimikoaren bidezko erreakzio kimiko baten irudikapen sinbolikoa. Masa atomikoak eta molekularrak. Kalkulu estekiometriko errazak. Masaren kontserbazioa: Lavoisierren legea.

13. MULTZOA: Giza jardueraren produktuak.

• Ezagutza teknologikoaren bilakaera. Arazo teknikoak ebazteko ereduak historian zehar: Erreferenteak Euskal Herri inguruan.

• Proiektu teknikoaren metodologia: arazoak identifikatzea eta definitzea, soluzioak bilatzea, diseinua, plangintza, kudeaketa, egikaritzea eta ebaluazioa.

• Materialak, propietateak eta ezaugarriak. Aplikazio teknikoetara egokitzea.

• Oinarrizko operadore teknologikoak, haien arteko interakzioak.

• Fabrikazio-teknikak: batzea, banatzea, eratzea, eranstea.

• Ideiak grafikoki adieraztea eta komunikatzea: zirriborroak, krokisak, planoak, eskemak, eskalak, sinbologia, normalizazioa. Lagundutako marrazketa.

• Energia: sortzea, garraiatzea eta banatzea. Sistema teknologikoetan integratzea. Euskal Herriko egoera.

• Kontrolaren garairako teknologia. Gailuak. Hardwarea eta softwarea.

• Interfaze grafiko bidez egituratutako programazioa.

14. MULTZOA. Ikerketa-proiektua.

Curriculumaren edukietako bati buruzko ikerketa-proiektua, metodologia zientifikora ohitzeko:

• Fenomeno naturalen eta egoera errealen problemak behatzeko, identifikatzeko eta ebazteko metodologia zientifikoa eta haren oinarrizko ezaugarriak aplikatzeko irizpideak eta jarraibideak: behatzea, eztabaidatzea, hipotesiak formulatzea, kontrastatzea, esperimentatzea, ondorioak ateratzea eta emaitzak komunikatzea.

• Lan zientifikoaren berezko estrategiak, honako hauekin lotutako jarrerak sustatzen dituztenak: jakin-mina, interesa, zorroztasuna eta zehaztasuna, sormena, pentsamendu kritikoa, ahalegina eta autonomia lan pertsonalean, jarrera aktiboa eta arduratsua zereginetan.

• Baliabideen aurrean jarrera arduratsuak garatzeko eta eguneroko bizitzan ingurumena hobetzeko estrategiak.

• Gizakiak naturarekiko duen bizi-mendekotasuna aitortzeko baliabideak.

• Jarduera zientifikoan aritzen diren pertsonen ikuspegi estereotipatua eta ezagutza zientifikoen testuinguru sozial eta historikoa gainditzeko estrategiak.

• Laborategian erabiliko den oinarrizko materiala erabiltzeko prozedurak.

• Portaera-, lan- eta segurtasun-arauak laborategian eta landa-irteeretan.

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK ETA LORPEN-MAILAREN ADIERAZLEAK

1.– Gidoi baten laguntzaz, ikerketak eta laborategiko edo bertatik bertarako praktikak egitea, metodologia zientifikoa aplikatuz, egiteko modua ebaluatuz eta emaitzak interpretatuz.

• Zientifikoki iker daitezkeen problemak identifikatzen ditu.

• Egoera arazotsuen aurrean aieru egiaztagarriak edota hipotesiak eraikitzen ditu.

• Datu esperimentalak jaso, antolatu eta interpretatzen ditu, hainbat baliabide eta euskarri digital nahiz analogikoren laguntzaz: taulak, grafikoak, kontzeptu-mapak.

• Azalpen arrazoituak ematen ditu, hipotesia berresteko edo gezurtatzeko asmoz.

• Txostenak egiten ditu, laburbiltzeko, bai deskribatzaileak, bai argudiozkoak, behaketa edo esperientzietatik abiatuta ondorioak ateratzeko eta errealitaterik hurbilenekoari lotutako gai zientifikoei buruz monografiak egiteko.

• Ikerketaren emaitzaren berri ematen du, askotariko bitartekoak –idatziak zein ahozkoak– eta euskarriak –digitalak zein analogikoak– erabilita.

• Naturaren fenomenoak ezagutzeko jakin-mina eta interesa erakusten du.

• Lan pertsonalean ahalegina eta autonomia erakusten ditu, eta jarrera aktiboa eta arduratsua du zereginetan.

• Talde lana egiteko prest egoten da –bai aurrez aurre, bai birtualki–, zereginetan lankidetza eta partaidetza arduratsuak erakusten ditu, eta pertsonen arteko desberdintasunak errespetuz eta tolerantziaz onartzen ditu.

• Eztabaidetan parte-hartze aktiboa du, arrazoiak ematen ditu, eta gainerakoen txandak eta arrazoiak errespetatzen ditu.

• Sormena erakusten du egindako galderei erantzuna bilatzeko, eta, behar izanez gero, produktu berritzaile eta sortzaileak egiteko egokienak diren tresna digitalak baliatzen ditu.

2.– Hiztegi zientifikoa zuzen erabiltzen du, testuinguru zehatz eta egokian adieraziz.

• Hiztegi zientifikoan egokienak diren terminoak identifikatzen ditu, eta adierazpen egokiak egiten ditu, ahoz zein idatziz.

• Aztergaiei lotutako deskribapenak, azalpenak eta argudiaketak egiten ditu, hizkuntza zientifikoa zehaztasunez erabiliz eta haren adierazpide guztietan argitasunaren eta ordenaren ohiturak aintzat hartuz.

3.– Bere iritzi propioa eratzea, adierazpenak zehaztasunez egitea, eta problema-egoerei buruzko argudioak ematea, informazio zientifiko-teknologikoa bilatuz, hautatuz eta inte• rpretatuz.

• Informazioa bilatzen eta identifikatzen du, eta aztergaiei buruzko ideiak aurkitzen ditu formatu eta iturri askotarikoetan, idatzizko, ahozko zein digitaletan.

• Informazioa modu kritikoan hautatzen eta interpretatzen du.

• Modu arrazoituan argudiatzen du, ebidentzia zientifikoetan oinarrituta.

4.– Ideia zientifikoak aurrerapen teknologikoekin eta beste arlo batzuetakoekin lotzea eta bizi-kalitatea hobetzen laguntzen dutela ohartzea.

• Zientziaren ekarpenak modu kritikoan aztertzen ditu testuinguru pertsonal zein sozialetan, hala medikuntzan eta osasun pertsonalean, nola ingurumenean.

• Hezkuntza zientifikoa herritarren oinarrizko kulturaren partetzat hartzen du.

5.– Arloko egoerei lotutako harreman funtzionalak irudikatzen dituzten taula eta grafikoen bidez emandako informazioa aztertzea eta haien jokaerari, bilakaerari eta bukaerako emaitza posibleei buruzko informazioa lortzea.

• Egoera bakoitzean esku hartzen duten aldagaiak identifikatzen ditu.

• Aldagaien arteko mendekotasuna aztertu, eta harreman posibleak bilatzen ditu.

• Bi aldagairen arteko proportzionaltasun zuzena eta alderantzizkoa irudikatzeko moduak (modu grafikoa, taula-formakoa, hitzezkoa eta aljebraikoa) erlazionatzen ditu.

• Aztergai diren grafiko eta taulen irakurketa kuantitatiboa eta kualitatiboa egiten du.

• Funtzio baten balio numerikoak kalkulatzen ditu, eta haiekin taula adierazgarri bat egiteko gai da.

• Funtzio errazei buruzko grafikoak marrazten ditu koordenatuen ardatz batzuen gainean, tauletatik edo erlazioetatik abiatuta, edo bitarteko teknologikoak erabilita.

• Grafiko bat aztertu, eta azterketa horren emaitza irudikatutako aldagaien esanahiarekin lotzen du, tarte konstanteak, gorakorrak eta beherakorrak identifikatuz.

6.– Estatistika-populazio baten inguruko datu eta grafikoak jaso, antolatu eta irudikatzea, metodo estatistiko eta tresna teknologiko egokiak erabilita eta alderdi nabarmenenak aztertuta.

• Populazio bati buruz lortutako datuak biltzen eta antolatzen ditu, eta taula estatistikoetan irudikatzen ditu.

• Maiztasun absolutuak eta erlatiboak kalkulatzen ditu.

• Aztertutako egoerari hobekien egokitzen zaizkion estatistika-grafikoak egiten ditu.

• Datu-banaketa baten batezbestekoa, mediana eta moda ongi kalkulatzen eta interpretatzen ditu.

• Aztertutako datu eta grafikoetan oinarrituta, zentzuzko ondorioak ateratzen ditu, eta informazio garrantzitsua komunikatzeko txostenak egin.

7.– Askotariko zenbaki motak, haien eragiketak eta propietateak erabiltzea informazioa jaso, eraldatu eta trukatzeko, eta eguneroko bizitzarekin lotutako arlo zientifiko-matematikoko berariazko problemak ebaztea.

• Ezagutzen ditu zenbaki arrazional motak eta informazio kuantitatiboa irudikatzeko eta interpretatzeko erabiltzen ditu.

• Kalkuluak egiten ditu zenbaki horiekin, bai buruz, bai arkatza eta paperarekin edo kalk• ulagailuz egindako algoritmoak erabiliz, berreketak eta erroak barne.

• Zatikiak adierazpen hamartar finitoarekin edo periodikoarekin erlazionatzen ditu, eta alderantziz.

• Kalkuluak egiten ditu erroekin, eta berreketekin erlazionatzen ditu.

• Notazio zientifikoa erabiltzen du zenbaki handi edo txikiak adierazteko, eta zenbaki horiekin eragiketak egiten du.

• Estimazioak behar bezala egiten ditu, eta emaitzak baliozkoak direla egiaztatzen du.

• Etenaren eta biribiltzearen teknikak aplikatzen ditu, zenbakiak zehaztasun egokiz adieraziz eta egindako errorea mugatuz.

• Zenbaki arrazionalak tartean dituzten problemak ebazten ditu.

8.– Zenbaki osoen, hamartarren eta zatikizkoen arteko oinarrizko eragiketak eginez (berreketak eta erro karratua barne) arlo zientifiko-matematikoko problemak ebaztea, kalkuluak egiteko baliabide egokienak erabiliz, eta emaitza testuinguruari nola egokitzen zaion balioestea.

• Proposatutako problemetan, enuntziatua ulertzen du irakurtzean.

• Datuak eta ezezagunak identifikatzen ditu problemen enuntziatuetan.

• Problema ebazteko jarraitu beharreko urratsak planifikatzen ditu.

• Efikaziaz eta ziurtasunez egiten ditu problemak ebazteko kalkuluak, baliabiderik egokiena erabiliz.

• Lortutako emaitzak interpretatzen ditu, eta lortutako emaitza egiaztatzen du.

• Argi azaltzen du problema ebazteko egindako bidea, eta arrazoiketa egokiz justifikatzen ditu emandako urratsak eta hartutako erabakiak.

• Egindako prozesuaren berri ematen du, horretaz gogoeta egin, eta jakintza hori beste problema batzuk ebazteko erabiltzen du.

9.– Hizkuntza aljebraikoa eta adierazpen aljebraiko errazak erabiltzea eguneroko bizitzako eta arloko problemak ebazteko, lehen eta bigarren mailako ekuazioak eta bi ezezaguneko bi ekuazio linealen sistemak planteatuz eta ebatziz.

• Kalkuluak egiten ditu adierazpen aljebraiko errazekin.

• Formula eta termino orokorrak lortzen ditu, jarraibideak eta erregulartasunak behatuta.

• Zenbakizko balioak kalkulatzen ditu adierazpen aljebraiko batetik.

• Hizkuntza aljebraikora eramaten ditu ekuazio bidez adieraz daitezkeen egoerak, eta ezezagunak identifikatzen ditu.

• Lehen eta bigarren mailako ekuazioak ebazten ditu.

• Bi ekuazio linealeko sistemak ebazten ditu, bi ezezagunekin.

• Emaitzak problemaren testuinguruan interpretatzen ditu, prozesua arrazoiketa zuzenak eginez azaltzen du, eta koherentzia baloratzen du.

10.– Espazioen eta objektuen luzerak, azalerak eta bolumenak planteatutako egoerarako egokia den zehaztasunez estimatzea eta kalkulatzea, estimazioa edo kalkuluaren emaitza unitaterik egokienean adieraztea, eta neurketa-prozesuak ulertzea eta inguruko problemen ebazpenetan aplikatzea.

• Neurrien estimazio doituak egiten ditu, horretarako gertuko erreferentziak erabilita.

• Formula egokiak erabiltzen ditu irudien eta gorputz geometriko garrantzitsuenen perimetroak, azalerak eta bolumenak kalkulatzeko (triangelua, laukizuzena, zirkunferentzia, zirkulua, prisma, piramidea, zilindroa, konoa eta esfera).

• Irudien eta gorputzen azalerak eta bolumenak kalkulatzen ditu zenbait metodo erabiliz; batik bat irudi eta gorputz oinarrizkoagoetan deskonposatzen ditu.

• Gorputz geometrikoen garapen planoak ezagutzen eta egiten ditu (prisma, piramidea, zilindroa, konoa).

• Neurriarekin lotutako problemak ebazten ditu, bai prozedura informalak bai prozedura akademikoak erabiliz.

• Pitagorasen Teorema aplikatzen du, elementu geometrikoen neurketari lotutako problemak ebazteko.

• Thalesen teorema aplikatu, eta triangeluen antzekotasuna erabiltzen du, problema geometrikoak ebazteko.

11.– Eguzki Sistemaren egitura deskribatzea, Lurraren kokapena zehaztuz, eta Lurraren, Ilargiaren eta Eguzkiaren mugimenduen ezaugarriak deskribatzea, urtaro, gau eta egun, eklipse eta mareekin lotuz.

• Eguzki Sistemaren antolaketa azaltzen du, ezaugarri orokorrak deskribatuz.

• Lurrak Eguzki Sisteman duen posizioa identifikatzen du.

• Lurrean bizia garatzea ahalbidetzen duten ezaugarriak zein diren adierazten du, beste planetetan ez dauden ezaugarri horiek.

• Historian zehar egon diren teoria astronomiko handien azalpenak konparatzen ditu: sistema heliozentrikoa eta geozentrikoa.

• Unibertsoaren sorreraz dauden azalpen zientifikoak eta ez-zientifikoak desberdintzen ditu.

• Fenomeno natural batzuk argi eta modu ordenatuan deskribatzen ditu; adibidez, urteen iraupena, eguna eta gaua, eklipseak, Ilargiaren faseak, mareak eta urtaroak.

• Eskema eta eredu grafiko errazak erabiltzen ditu, adibidez, irudikapen eskematikoak eskalan, Ilargiaren, Lurraren eta Eguzkiaren arteko mugimendu erlatiboak azaltzeko.

12.– Atmosferarekin, haren kutsadurarekin eta haren ondorioekin, eta urarekin eta haren erabilera jasangarriarekin lotutako arazoak ikertzea, informazioa biltzea eta hura konpontzen lagunduko duten neurriak ematea.

• Atmosferaren ezaugarriak deskribatzen ditu.

• Ezagutzen du airearen osaera, eta identifikatzen ditu kutsatzaile nagusiak, jatorriarekin erlazionatuta.

• Airearen egungo kutsadura-arazo globalak identifikatzen eta deskribatzen ditu, hala nola beroketa globala, ozono-geruzaren zuloa eta abar, eta horien ondorioak.

• Kutsadura atmosferikoa ingurumenaren narriadurarekin lotzen du.

• Atmosferaren kutsadura konpontzen lagunduko duten neurriak proposatzen ditu eta ohiturak erakusten ditu.

• Identifikatzen eta justifikatzen ditu, argudio errazen bidez, atmosferak izaki bizidunentzat duen babes-eginkizuna sostengatzen duten kausak.

• Uraren ezaugarriak eta bizitzarako duten garrantzia deskribatzen ditu.

• Uraren propietateak aztertzeko esperientzia errazak egiten ditu.

• Uraren zikloa deskribatzen du eta uraren egoera-aldaketekin lotzen du.

• Baliabide hidrikoek Lurrean, oro har, eta, bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoan duten banaketari buruzko diagramak eta eskemak egin eta interpretatzen ditu, baita horiek bizitzarako eta gizakiarentzako duten eraginari buruzkoak ere.

• Ur gezaren kudeaketa jasangarriaren esanahia azaltzen du eta kudeaketa horretan lagunduko duten neurri zehatzak zerrendatzen ditu.

• Giza jarduerek ur geza eta gazian sortzen dituzten kutsadura-arazoak identifikatzen ditu.

13.– Lurrean eta ingurune hurbilean ohikoenak diren mineralen eta arroken propietateak eta ezaugarriak ezagutzea eta kategorizatzea, horiek identifikatzeko gako errazak erabiliz eta horien aplikazio ohikoenak ezagutuz.

• Azal, mantu eta lurrazalean ohikoenak diren materialen ezaugarri orokorrak deskribatzen ditu, eta haien kokapenarekin lotzen ditu.

• Mineralak eta harriak identifikatzeko gako errazak erabiltzen ditu, eta horiek bereiztea ahalbidetzen duten irizpideak erabiltzen ditu.

• Mineralen eta arroken eguneroko bizitzako aplikazio ohikoenak bereizten ditu, eta horiek Euskal Herriko historian duten garrantzia onartzen du.

• Baliabide mineralen kudeaketa jasangarriaren beharra aitortzen du.

14.– Izaki bizidun guztien funtzio komunak deskribatzea, eta jakitea izaki bizidunak zelulaz osatuta daudela eta egiten dituzten bizi-funtzioek materia bizigabetik bereizten dituztela.

• Materia bizia eta bizigabea bereizten ditu, bien ezaugarri berezietatik abiatuta.

• Zelula prokariotoa eta eukariotoa konparatzen ditu, eta analogiak eta desberdintasunak ezartzen ditu.

• Ugalketa, harreman eta nutrizio moten ezaugarriak deskribatzen ditu, eta funtzio bakoitzak bizitzari eusteko duen garrantzia ezartzen du.

• Izaki autotrofoen eta heterotrofoen nutrizioan dauden aldeak identifikatzen eta kontrastatzen ditu, eta haien arteko erlazioa ezartzen du.

• Nutrizio autotrofoaren prozesua zehatz azaltzen du, eta izaki bizidun guztientzat duen garrantziarekin lotzen du.

15.– Izaki bizidunak sailkatzeko irizpideak aplikatzea, gako dikotomikoak edo beste bitarteko batzuk erabilita eta organismorik komunenak haien talde taxonomikoarekin erlazionatuz.

• Izaki bizidunak sailkatzeko balio duten irizpideak kategorizatzen ditu.

• Eredu taxonomiko nagusiak identifikatzen ditu, organismorik arruntenak biltzen dituztenak, eta multzo taxonomiko bakoitzaren ezaugarri morfologikoak bereizten ditu.

• Talde bakoitzaren ezaugarri orokorrak eta bereziak identifikatzen eta deskribatzen ditu, eta haien garrantzi biologikoa azpimarratzen du.

• Badakizki ornodunen eta ornogabeen talde nagusien ezaugarriak, eta haien garrantzia baloratzen du baliabide naturalen iturri gisa.

• Hurbileko edo interes bereziko ekosistema batzuetako landare eta animalien ale batzuk aurkitu, eta haiekin esperimentatzen du.

16.– Biodibertsitatearen garrantzia eta arriskuan dauden espezieak babesteko beharra ezagutzea, ingurune hurbilean ikerketa txikiak eginez.

• Materia bizia eta bizigabea bereizten ditu, bien ezaugarri berezietatik abiatuta.

• Euskal Autonomia Erkidegoko espezie bereziak eta naturagune esanguratsuenak identifikatzen eta baloratzen ditu.

• Biodibertsitatearen garrantzia onartzen du, eta arriskuan dauden espezieekin babes-neurriak hartzea justifikatzen du.

17.– Materiaren propietate orokorrak eta espezifikoak identifikatzea eta deskribatzea, haren nolakotasunarekin eta aplikazioekin lotuz, materiaren propietateei buruzko esperimentu soilak abiapuntu hartuta.

• Materiaren propietate orokorrak eta propietate bereziak bereizten ditu, eta propietate bereziak erabiltzen ditu substantzien ezaugarriak azaltzeko.

• Unitateen Nazioarteko Sisteman egindako neurriak adierazten ditu.

• Solido baten bolumena eta masa zehazten ditu esperimentu bidez, eta dentsitatea kalkulatzen du.

• Berotze-grafikoak interpretatzen ditu, eta agregazio-egoerei eta egoera-aldaketei buruzko informazioa ateratzen du.

• Substantzia baten beroketa-grafikoetatik abiatuta, substantzia horren fusio- eta irakite-puntuak ondorioztatzen ditu.

18.– Materiaren agregazio-egoeren propietateak eta materiaren egoera-aldaketak azaltzea, arrazoiak emanez, eredu zinetiko-molekularra oinarri hartuta.

• Eredu zinetiko-molekularra erabiltzen du gasen, likidoen eta solidoen propietateak azaltzeko.

• Substantzia baten agregazio-egoerak argudiatzen ditu, presioaren eta tenperaturaren egoerak kontuan izanda.

• Egoera-aldaketak eredu zinetiko-molekularra erabiliz azaltzen ditu.

• Eredu zinetiko-molekularra aplikatzen du eguneroko fenomenoetan materiak duen portaera azaltzeko.

19.– Sistema materialak aztertzea, eta substantzia mota eta nahasketa mota zehaztea.

• Substantzia puruetan eta nahasketetan egunero erabiltzen diren sistema materialak sailkatzen ditu.

• Nahasketak nahasketa homogeneoetan, heterogeneoetan eta koloideetan sailkatzen ditu.

• Disolbatzailea eta solutua identifikatzen ditu interes bereziko nahasketa homogeneoen konposizioa aztertzean.

• Interes eta garrantzi bereziko material batzuen propietateak eguneroko bizitzan duten erabilerarekin lotzen ditu.

• Substantziak bereizteko metodoak deskribatzen ditu, hala nola iragazketa, kristalizazioa, destilazioa, dekantazioa, kromatografia, etab.

• Nahasketak bereizteko metodo errazak proposatu, diseinatu eta gauzatzen ditu, haiek osatzen dituzten substantzien propietate bereizgarrien arabera.

• Disoluzioak prestatzeko esperientziak diseinatu eta egiten ditu, horien kontzentrazioa zehazten du eta emaitza litroko gramotan eta ehunekotan adierazten du.

20.– Aldaketa fisikoak eta kimikoak bereiztea, substantzia berriak sortzen diren ala ez agerian jartzen duten esperientzia errazak eginez.

• Eguneroko bizitzako ekintzetan gertatzen diren aldaketa fisikoak eta kimikoak bereizten ditu, substantzia berriak sortzen diren ala ez kontuan hartuta.

• Esperimentu errazak egiten ditu, substantzia berrien sorrera agerian uzteko, eta aldaketa kimikoak direla onartzen du.

21.– Gorputzek eguneroko bizitzan duten posizio-aldaketak interpretatzea, kontzeptu zientifiko egokiak erabiliz.

• Mugimendua aztertzeko erreferentzia-sistemak behar direla onartzen du.

• Bizitza errealeko mugimenduak interpretatzen ditu, ibilbidea, ibilitako espazioa eta desplazamendua bereiziz.

• Eguneroko arazoak ebazteko abiaduraren kontzeptuarekin kalkuluak egiten ditu.

• Batez besteko abiadura eta aldiunekoa bereizten ditu espazioa/denbora eta abiadura/denbora grafikoetatik abiatuta, eta dagozkion balioak kalkulatzen ditu eguneroko mugimendu errazen kasuan.

22.– Problemak ebaztea, tenperaturari eta haren neurriari, oreka termikoari eta beroak gorputzetan dituen ondorioei buruzko ezagutzak aplikatuz.

• Tenperaturaren kontzeptua azaltzen du, eredu zinetiko-molekularraren eta tenperaturaren eta beroaren arteko aldearen arabera.

• Badaki tenperatura-eskala absolutua dagoela eta Celsius eta Kelvin-en eskalak erlazionatzen ditu.

• Beroa transferitzeko mekanismoak identifikatzen ditu, eta eguneroko egoeretan eta fenomeno atmosferikoetan ezagutzen ditu.

• Dilatazio-fenomenoan oinarritutako aplikazio praktikoak identifikatzen ditu, hala nola likido-termometroak, egituretako dilatazio-junturak, etab.

• Egoera solidoan eta likidoan dagoen uraren dentsitate desberdina alderatzen du, eta ezohiko berezitasun horrek Lurreko bizitzaren kontserbazioan duen garrantzia justifikatzen du.

23.– Argiaren eta soinuaren transmisioarekin lotutako fenomeno naturalak azaltzea, horietako batzuk esperimentalki erreproduzituz eta horien propietateak aintzat hartuz.

• Fenomeno naturalak azaltzen ditu argiaren eta soinuaren propietateei buruzko eza• gutz• ak erabiliz –islapena eta errefrakzioa adibidez–.

• Kuantitatiboki erlazionatzen ditu argiaren abiadura eta zeruko objektu urrunetatik Lurrera iristen ematen duen denbora eta objektu horiek Lurrarekiko duten distantzia, eta lortutako balioak interpretatzen ditu.

• Gailu optiko sinpleen eta horien aplikazioen oinarri fisikoa justifikatzen du (ikusmenaren akatsen zuzenketa, kamera iluna, argazki-makina, etab.).

• Kutsadura akustikoaren eta argi-kutsaduraren ondorioak eta konponbiderako neurri batzuk identifikatzen ditu.

24.– Bere ingurunetik hurbil dauden eta naturan agertzen diren egoeretan esku hartzen duten indarrak identifikatzea (elektrikoak, magnetikoak eta grabitatorioak) eta indarrek mugimendu-egoeran eta deformazioetan gertatzen diren aldaketen kausa gisa duten eginkizuna ezagutzea, gizadiaren garapenean indarrak aztertzeak duen garrantzia balioetsiz.

• Egoera jakin batzuetan, indar baten eta gorputz baten deformazioan edo mugimendu-egoeraren aldaketan duen eraginaren arteko erlazioa ezartzen du.

• Egiaztatzen du esperimentalki kai batean masa desberdinek izandako luzamendua.

• Dinamometroa erabiltzen du indarrak neurtzeko, eta emaitza esperimentala adierazten du Nazioarteko Sistemako unitateetan.

• Mugimendu bat azeleratua den ala ez zehazten du, espazioaren eta abiaduraren irudikapen grafikoetatik abiatuta, denboraren arabera.

• Azelerazioaren balioa ondorioztatzen du abiadura-denbora grafikoak erabiliz.

• Marruskadura-indarrek eguneroko bizitzako egoeretan dituzten ondorioak aztertzen ditu.

• Gorputzen pisua interpretatzen du, eta grabitate-indarra ezagutzen du horien erantzule gisa.

• Lurraren grabitateak objektuak Lurraren erdigunera erakartzeko joera duela azaltzen du.

25.– Ohiko fenomeno elektrikoak sortzea eta interpretatzea, esperimentu soil batzuk eginez, karga elektrikoaren eredua oinarri hartuta, eta balioestea zer garrantzi duen elektrizitateak garapen zientifikoan eta teknologikoan eta pertsonen bizi-baldintzetan.

• Materiaren izaera elektrikoa azaltzen du fenomeno elektrostatikoak agerian jartzen dituzten eguneroko egoeretan.

• Bi gorputzen artean dagoen indar elektrikoa kargarekin eta horiek bereizten dituen distantziarekin lotzen du kualitatiboki, eta grabitate-indarren eta indar elektrikoen arteko analogiak eta desberdintasunak ezartzen ditu.

• Korronte elektrikoa eroale baten bidez mugimenduan diren kargak direla azaltzen du, eroaleak eta isolatzaileak bereizten ditu, eta badaki batez ere zein material erabiltzen diren horrelakotzat.

• Korronte elektrikoaren fenomeno fisikoa azaltzen du, eta magnitude hauen esanahia eta elkarren arteko erlazioa interpretatzen du: korrontearen intentsitatea, potentzial-diferentzia eta tentsioa.

• Zirkuitu elektriko sinpleak eta haien elementuak identifikatu eta irudikatzen ditu, eta haien oinarrizko funtzioak deskribatzen.

• Elektrizitatearen efektuak (argia, beroa, soinua, mugimendua, etab.) eta magnitude elektrikoen arteko erlazioak egiaztatzen ditu, zirkuitu elektriko sinpleak diseinatuz eta eraikiz, laborategian edo aplikazio birtual interaktiboen bidez.

• Zentral elektriko mota desberdinetan elektrizitatea nola sortzen den azaltzen du, eta elektrizitatea gure etxera iristeko oinarrizko prozesu eta mekanismoak ere bai.

• Elektrizitateak Euskadiko garapen zientifiko-teknologikoari eta bizi-baldintzen hobekuntzari egindako ekarpenak ezagutzen ditu, bai eta horien arriskuak ere.

• Monografiak egiten ditu Euskal Herriko energia produkzioarekin eta kontsumoarekin, klima-aldaketarekin eta haren ondorioekin lotutako gaiei buruz.

• Fenomeno magnetikoak identifikatzen ditu, imana magnetismoaren iturri natural gisa ezagutzen du, esperientzia errazen bidez fenomeno magnetikoen ezaugarriak eta korronte elektrikoarekin duten lotura ondorioztatzen ditu eta elektromagnetismoak garapen teknologikoan egiten duen ekarpena baloratzen du.

26.– Energiaren kontzeptu kualitatiboa erabiltzea, gure inguruan gertatzen diren eraldaketetan duen eginkizuna azalduz, eta energia-iturri berriztagarriek eta berriztaezinek gizartean eta ingurumenean duten garrantzia eta ondorioak aitortzea, eta garapen jasangarriarekin bateragarriak diren jokabideak hartzeko beharra justifikatzea.

• Energiaren kontzeptua aldaketak egiteko ahalmenarekin lotzen du.

• Argudiatzen du energia transferitu, pilatu edo disipatu egin daitekeela, baina ez sortu eta ez suntsitu ere, eta adibideak erabiltzen ditu horretarako.

• Energia magnitudetzat definitzen du, eta badaki energia neurtzeko zer unitate erabiltzen diren.

• Eguneroko egoeretan agertzen diren energia-transformazioak azaltzen ditu.

• Energia-mota eta -iturri berriztagarriak eta berriztaezinak identifikatzen eta definitzen ditu, haien abantaila eta desabantailekin.

• Munduko eta Euskal Herriko energia-kontsumoaren bilakaerari buruzko datu konparatiboak interpretatzen ditu, eta banakako eta taldeko aurrezpenean lagun dezaketen neurriak proposatzen ditu.

• Giza kontsumorako energia-iturri nagusiak alderatzen ditu, energia-kuotak, ekoizpen-kostuak, ingurumen-ondorioak eta baliabideen banaketa geografikoa oinarri hartuta.

• Balantze eta diagnostiko energetiko errazak, eta aurrezteko ekintzak egiten ditu etxean eta/edo ikastetxean.

• Energia aurreztearen eta energia garbien erabileraren garrantzia justifikatzen du, etorkizun jasangarria lortzen laguntzeko.

27.– Osasunaren eta gaixotasunaren kontzeptuaren ezagutzatik abiatuta, horiek zehazten dituzten faktoreak identifikatzea.

• Osasunaren eta gaixotasunaren kontzeptuak zentzu dinamikoan bereizten ditu, kontrakotasun soila saihesten du eta osasunean alderdi fisikoek, psikologikoek eta sozialek eragiten dutela onartzen du.

• Ezagutzen ditu gaixotasun infekzioso eta ez-infekzioso ohikoenak, eta bereizten ditu transmisio-mekanismoak, prebentzioa eta tratamenduak.

• Azaltzen du immunitate-sistemaren oinarrizko funtzionamendua, eta baloratzen du txertaketa gaixotasunak prebenitzeko ekarpen biomediko gisa.

• Bizitza-ohiturek eta -estiloek gaixotasunen prebentzioan eta bizi-kalitatearen hobekuntzan dituzten inplikazioak argudiatzen ditu, eta adibide batzuen bidez justifikatzen du zer egiten duen edo zer egin dezakeen norberaren eta taldearen osasuna sustatzeko.

• Pertsonen ongizatean eta osasunean eragiten duten faktore sozialak eta ekonomikoak identifikatzen ditu, eta aldagai makroekonomikoen eta sozialen eta osasun publikoaren arteko erlazioa azaltzen du.

28.– Ohitura eta bizi-estilo osasungarriak izatearen garrantzia balioestea, nutrizioan parte hartzen duten organoek, aparatuek eta sistemek behar bezala funtziona dezaten, eta adibideen eta egoera praktikoen bidez azaltzea.

• Nutriente nagusiak eta haien oinarrizko funtzioak erlazionatzen ditu, organismoan betetzen duten funtzioarekin, eta nutrizioa eta elikadura bereizten ditu.

• Grafikoen eta eskemen bidez, nutrizio-funtzioa betetzen duten organoak, aparatuak eta sistemak zehazten eta identifikatzen ditu, eta prozesuari egiten dioten ekarpenarekin lotzen ditu.

• Nutrizioan inplikatutako organoen, aparatuen eta sistemen gaixotasun ohikoenak eta haien kausak lotzen ditu, eta ondorioak ateratzen ditu bere ongizate pertsonala hobetzeko eta nutrizio-ohitura osasuntsuak hartzeko.

• Dieta orekatuak lantzen ditu elikagai-taldeak jasotzen diren taula batzuetatik abiatuta, non bakoitzaren nutriente nagusiak eta balio kalorikoa agertzen diren.

• Nerbio-sistemaren eta sistema endokrinoaren ezaugarriak eta antolamendua deskribatzen ditu, eta haien prozesuak eta erlazioak ezartzen.

• Badaki giza gorputzaren hezur eta muskulu nagusiak lokomozio-aparatuaren eskemetan kokatzen, eta muskuluen kontrakzio-mota eta haiek kontrolatzen dituen nerbio-sistema erlazionatzen ditu.

• Lokomozio-aparatuari eragin diezaioketen arrisku-faktore ohikoenak identifikatzen ditu, eta sortzen dituzten lesioekin erlazionatzen.

• Nerbio-sistemari eta sistema endokrinoari eragiten dioten gaixotasunak eta bizi-ohiturak iden• tifikatzen ditu, eta haien kausekin, arrisku-faktoreekin eta prebentzioarekin lotzen ditu.

• Badaki zer ondorio dakartzan gizakiarentzat eta gizartearentzat arriskutsuak diren jokabideak izateak, eta prebentzio- eta kontrol-neurriak proposatzen ditu.

29.– Bere sexualitateari eta ingurukoen sexualitateari buruzko erabaki arduratsuak hartzea, eta sexualitatearen eta giza ugalketaren funtzionamenduaren oinarrizko alderdiak ezagutzea, bai eta higiene-ohiturak eta sexu-transmisiozko gaixotasunen prebentzioa ere.

• Eskemetan identifikatzen ditu ugalketa-aparatu maskulino eta femeninoaren organoak, bai eta giza ugalketan inplikatutako sistemen funtzioa ere, eta adierazten du zer guruinek eta hormonek parte hartzen duten horien erregulazioan.

• Lagundutako ugalketako eta in Vitro ernalketako teknikei buruzko informazioa biltzen du, eta aurrerapen zientifiko horrek gizarteari ekarri zion onura argudiatzen du.

• Sexu-transmisioko gaixotasun nagusien higiene- eta prebentzio-ohiturak identifikatzen ditu, eta haien ongizate pertsonala eta osasun kolektiboa errazteko ondorioak ateratzen ditu.

• Bere sexualitatea eta inguruan dituen pertsonena onartzen ditu, eta sexu-identitate desberdinak errespetatzen ditu.

30.– Erliebe desberdinak sortzen dituzten kausak aztertzea, eta horiek modelatzen dituzten kanpoko prozesu geologikoekin lotzea.

• Klimaren eta arroken ezaugarrien eragina erliebe motak modelatzearekin lotzen du.

• Eguzki-energia kanpoko prozesuen aktibazioarekin lotzen du, eta meteorizazio-, higadura-, garraio- eta sedimentazio-prozesuak bereizten ditu.

• Azaleko uren, lurpeko uren eta ur glaziarren ekintza geologikoa aztertzen du, eta higadura-forma eta depositu bereizgarrienak eta erliebean dituzten eraginak identifikatzen ditu.

• Ekintza eolikoa hura ahalbidetzen duten baldintzekin lotzen du, ondoriozko forma batzuk identifikatzen ditu eta jarduera geologiko hori garrantzitsua izan daitekeen inguruneekin lotzen ditu.

• Itsas dinamika eta itsasertzeko modelatuan duen eragina aztertzen ditu, eta ondoriozko forma bereizgarri batzuk identifikatzen ditu.

• Izaki bizidunek meteorizazio-, higadura- eta sedimentazio-prozesuetan duten esku-hartzea identifikatzen du.

31.– Erliebe bereizgarri batzuk aztertzea, lurreko barne-dinamikaren adierazpenekin lotuz.

• Lurraren barne-egitura lurrazaleko prozesu geologiko bereizgarriagoekin lotzen du.

• Lurraren barne-energia barne-prozesuen aktibazioarekin lotzen du.

• Kanpoko prozesu geologiko batek eta barruko batek lurrazalean eragindako aldaketak bereizten ditu.

• Jarduera sismikoak eta sumendi-jarduerak nola sortzen diren, haien ezaugarriak eta sortzen dituzten efektuak deskribatzen ditu.

• Jarduera sismikoa eta sumendi-jarduera lurraren barnealdearen dinamikarekin lotzen ditu, eta haren banaketa planetarioa justifikatzen du, baita lurrikarak eta sumendiak ohikoagoak eta handiagoak diren eremuak ere.

32.– Ekosistema baten osagaien eta ingurumen-faktoreen arteko erlazioak aztertzea, eta haien orekari eta erregulazioari eusteko duten garrantzia ebaluatzea.

• Honako kontzeptu hauek deskribatzen ditu: biotopoa, biztanleria, komunitatea, ekotonoa, kateak eta sare trofikoak, habitat ekologikoa eta nitxo ekologikoa.

• Izaki bizidunen garapena ingurune jakin batean baldintzatzen duten ingurumen-faktoreak ezagutzen ditu, eta ekosistemen orekarekin eta erregulazioarekin lotzen ditu.

• Ekosistemak erregulatzeko faktore gisa, espezifikazioen barneko eta espezifikazioen arteko erlazioak ezagutzen ditu.

• Adibideekin interpretatzen ditu izaki bizidunek giro jakin batera egiten dituzten egokitzapenak, eta hura eragiten duten ingurumen-faktore mugatzaileekin erlazionatzen ditu.

• Biodibertsitateak ekosistemen orekarako duen garrantzia eta ekosistemen elementuak aldatzeak ekosistemarengan dituen ondorioak ezagutzen ditu.

33.– Gizakiaren jardueraren ondorioz sortutako ingurumen-arazo nagusiak deskribatzea, garapen jasangarriaren ikuspegitik aztertzea, eta banakako eta taldeko ekintza batzuen egokitasuna aintzat hartzea, ingurumena narriatzea eragozte aldera.

• Ingurumenean eragin negatiboa duten giza jarduerak –globalak zein tokikoak– haien kausa eta ondorioekin erlazionatzen ditu (kutsadura, desertifikazioa, baliabideak agortzea, biodibertsitatea galtzea, eta abar).

• Birziklatzearen eta baliabide materialak berrerabiltzearen alde onak eta alde txarrak argudiatzen ditu.

• Garapen jasangarria lortze bidean, badaki zeinen garrantzitsuak diren energia berriztagarriak.

• Hondakinak tratatzeko prozesuak deskribatzen ditu, hondakinen gaikako bilketa argudiatzen du, eta familian eta gizartean duten eragina azaltzen du.

• Garapen jasangarriaren premia justifikatzen du, ingurumen-arloko arazoen erantzuna baita, eta ezagutzen ditu ingurumena zaintzeko eta hobetzeko neurriak eta estrategiak, etorkizun jasangarria lortzera bideratuak.

• Euskal Herriko naturaguneak eta espezie babestuak identifikatzen ditu.

34.– Naturan dauden substantzien aniztasuna eta substantzia horiek guztiak elementu gutxi batzuez osatuta daudela justifikatzea, hipotesi atomiko molekularra eta lehen eredu atomikoak erabiliz, substantzia batzuek bizitzarako duten garrantzia baloratuz.

• Eredu atomiko-molekularrean oinarrituta, substantzia sinplea, substantzia konposatua eta nahasketa bereizten eta interpretatzen ditu.

• Nahasketen konposizioarekin lotutako ariketak eta arazoak ebazten ditu, batez ere disoluzioak aztertzean.

• Eskema eta marrazki sinpleen bidez materiaren aniztasuna adierazten du maila mikroskopikoan.

• Lehenengo eredu atomikoak bereizten ditu, zergatik ezartzen diren eta, ondoren, batetik bestera eboluzionatzen duten.

• Elementu kimikoaren kontzeptua, bizitzarako oinarrizko elementu kimikoak eta horien ugaritasuna erabiltzen ditu.

• Oinarrizko partikula subatomikoen ezaugarriak eta atomoan duten kokapena bereizten ditu.

• Zenbaki atomikoa, masa-zenbakia eta masa atomikoa kontzeptuak bereizten ditu.

• Deskribatzen du zertan datzan isotopo bat.

35.– Aldizkako Taulako elementu kimiko adierazgarrienen posizioa identifikatzea, eta haien propietateekin eta beste elementu batzuekin loturak osatzeko joerarekin lotzea.

• Aldizkako Taulan elementuak taldeka eta epeka antolatzea justifikatzen du.

• Aldizkako taulan metalen, ez-metalen eta gas nobleen posizioa identifikatzen du.

• Badaki atomoak taldekatzeko joera dutela, propietate desberdinak dituzten substantzia berriak sortzeko.

• Substantzia baten propietateak justifikatzen ditu, haren lotura kimikoaren izaeraren arabera.

• Konposatu kimiko sinpleak izendatu eta formulatzen ditu, IUPACen arauen arabera.

36.– Erreakzio kimikoak substantzia batzuek beste substantzia batzuetara egiten duten aldaketa makroskopiko gisa deskribatzea eta ekuazio kimikoekin irudikatzea, teoria atomiko-molekularretik justifikatuz eta substantzia berriak lortzearen eta ingurumena babestearen garrantzia baloratuz.

• Erreaktiboak berrantolaketa atomiko baten ondorioz produktu bihurtzeko prozesua maila mikroskopikoan deskribatzen du.

• Erreaktiboak eta erreakzio kimiko errazen produktuak identifikatzen ditu, erreakzio horiek eskematikoki irudikatzen ditu eta interpretatu egiten ditu.

• Aztertutako erreakzio kimikoetan Lavosier Legearekin lotutako ariketak eta arazoak ebazten ditu.

• Laborategian egindako erreakzioei dagozkien ekuazio kimikoak idatzi eta doitzen ditu.

• Erreaktiboen kontzentrazioak eta tenperaturak erreakzio kimikoen abiaduran duten eragina laborategiko esperientzia errazen bidez egiaztatzen du.

• Prozesu kimikoek bizi-kalitatea hobetzeko duten garrantzia ezagutzen du.

37.– Problema praktiko jakin baten aurrean hartutako konponbide teknologikoa gauzatzea, egikaritzea planifikatuz, dokumentazio normalizatua aurkeztuz, eta, hala badagokio, programa informatikoa sartuz.

• Objektuak eta sistemak dimentsionatzen ditu.

• Hartutako soluzioa burutzeko behar diren eragiketak eta giza baliabideak zein baliabide materialak sekuentziatzen ditu.

• Dokumentazio tekniko bidez adierazten ditu ebazteko prozesuaren etapak.

• Teknologiarik ohikoenen oinarrizko algoritmoak aplikatzen ditu.

• Inplementatu beharreko soluzioan materialei, morfologiari, eraikitze-prozesuari eta abarri buruz hartutako erabakiak justifikatzen ditu.

• Software egoki bidez simulatzen du diseinatutako sistemaren portaera egokia.

• Baliabideak eta haiek ingurunean lortzeko modua aurreikusten ditu, bai eta lantaldeko kideen arteko lan-banaketa ere.

• Programak egiten ditu, ingurune grafiko batean, planteatutako arazoa konpontzeko.

38.– Bere helbururako egokitzat hautatzen diren dokumentuak, objektuak eta sistema teknologikoak aztertzea, informazio garrantzitsua bilduz, eta lantzen ari den arazoan erabilgarri den informazioa ateraz.

• Objektuak eta sistemak aztertzeko sistema aplikatzen du.

• Sistema baten funtzionamendua eta funtzionamendu hori arautzeko aukerak deduzitzen ditu.

• Mugimenduak transmititzeko algoritmoak behar bezala aplikatzen ditu sistema mekanikoetan, eta horien abiadurak edo desplazamenduak kalkulatzen ditu.

• Planoak, eskemak, muntaiak eta programak interpretatzen ditu.

• Hobetzeko alderdiak eta inplementatzeko aukerak identifikatzen ditu.

• Sistemetatik lortutako informazioa modu normalizatuan biltzen du.

• Objektu edo sistema tekniko bat fabrikatzeak, erabiltzeak eta baztertzeak ingurumenean edo pertsonen ongizatean dituen alderdi positibo eta negatiboak ebaluatzen ditu.

• Bere helbururako baliozkoak diren informazio-iturriak kontrastatzen ditu, Euskal Herriaren testuinguruan.

39.– Ikasleak ikaskuntzan erabiltzen duen ingurune birtuala modu efizientean baliatzea, multimedia edukiak sortzeko eta webean argitaratzeko erabiliz.

• Sistema informatiko baten zati funtzionalak bereizten ditu, eta periferikoen konexio egokia egiten du.

• Ekipo informatikoaren mantentze-lanak egiten ditu, sistema operatiboari lotutako alderdietan.

• Erabiltzen dituen nabigatzaileak konfiguratzen ditu segurtasuna eta pribatutasuna izateko, eta garbiketa eta mantentze-lanak egiten ditu.

• Oinarrizko softwarea modu seguruan instalatzen eta desinstalatzen du.

• Fitxategi komunei dagokien informazio mota identifikatzen du, eta haien tamaina haztatzen du.

• Netiketa aplikatzen du sarean egindako esku-hartzeetan.

• Ikastetxeko jarduketa didaktikoko ingurune birtualekin erlazionatzen da, eta bere profila eta datuak gordetzen ditu.

• Bulegotikako tresnak erabiltzen ditu, lan multimedia, telematiko edo berariaz teknologienak direnak egiteko.

• Arduraz argitaratzen ditu multimedia-edukiak interneten.»

Gaztelaniaz, III. eranskina, 2021/3527 (80/73) eta 2021/3527 (80/74) orrialdeak, ez da osorik argitaratu; beraz, osorik argitaratzen da.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abuztuaren 26a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala