Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2021eko irailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4687

EBAZPENA, 2021eko uztailaren 19koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira nekazaritzako eta jateko produktuen kalitate-araubideetarako laguntzen Balorazio Batzordeko kideak.

2021eko ekainaren 17an argitaratu zen EHAAn 2021eko ekainaren 2ko Agindua, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, nekazaritzako eta jateko produktuen kalitate-araubideetarako laguntzen deialdiko oinarriak onartzen dituena, 2021eko ekitaldirako.

Agindu horren 6.2 oinarriaren arabera, balorazio-batzorde bat sortuko da, zuzendaritza eskudunari atxikitako hiru pertsonak osatuko dutena. Horietako bat programaren arduraduna izango da, eta beste biak zuzendaritzako teknikarien artean aukeratuko dira. Horiek guztiak Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak izendatuko ditu ebazpen baten bidez, eta ebazpen horretan zehaztuko da nor izango den Batzordeko idazkaria eta nor batzordeburua.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretua ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Pertsona hauek izendatzea 2021eko ekainaren 2ko Aginduaren bidez 2021eko ekitaldirako deitutako laguntzen eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituen Ebaluazio Batzordeko kide (batzorde horrek egingo du ebazpen-proposamena):

Batzordeburua:

– Iker Guzman Muñoz jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Kalitatearen Defentsarako eta Iruzurraren Kontrolerako Zerbitzuaren arduraduna.

Batzordekideak:

– Urko Maiz Alava jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako aholkulari juridikoa; idazkari jardungo du.

– Marcos Barroso Vinagre jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria.

Honako hauek izango dira ordezkoak:

Batzordeburua:

– Elisa Torre-Enciso Enciso andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Enpresa Programaren arduraduna.

Batzordekideak:

– Saray Franco Martín andrea, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Zerbitzu Zuzendaritzako aholkulari juridikoa; idazkari jardungo luke.

– Iñaki Lopetegi Salegi jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 19a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

JAVIER PLASENCIA CUADRADO.


Azterketa dokumentala