Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2021eko irailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
4686

AGINDUA, 2021eko irailaren 1ekoa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez 2021. urterako dirulaguntzak ematen baitzaizkie Sindikatu Hauteskundeen Batzordea eta lurralde-batzordeak osatzen dituzten erakunde sindikalei, bai eta azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuan ezarritako ikuskapen-araubidean parte hartzeagatik ere.

Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa, Batzordea eta Ikuskaritza sortu zituen azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuaren II. xedapen gehigarrian zehaztu zen dekretu horren bidez sortutako organoak osatzen dituzten sindikatuei orduko Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren aurrekontu-dotazioen kontura ematekoak diren dirulaguntzak emateko prozedura.

Halaber, aipatutako dekretuaren 8. artikuluak Sindikatu Hauteskundeen Batzordearen osaeran sindikatuei dagokien ordezkaritza arautu zuen, proportzionaltasun irizpidea errespetatuz, enpresetako eta administrazio publikoen zerbitzupeko langileen ordezkaritza-organoetarako hauteskundeetan Euskal Autonomia Erkidegoan sindikatu bakoitzak eskuratutako ordezkatze-mailaren arabera.

Horretaz gain, aipatutako dekretuaren bigarren xedapen gehigarriak aurrekontu-kreditua banatzeko ohiko prozedura zehazten du, eta, horren ondorioz, dirulaguntzaren zenbatekoa zati berdinak emanez bana daiteke, edo proportzionaltasuna aplikatuz, enpresetako eta administrazio publikoen zerbitzupeko langileen ordezkaritza-organoetarako hauteskundeetan Euskal Autonomia Erkidegoan sindikatu bakoitzak eskuratutako ordezkatze-mailaren arabera. Hori guztiori, dirulaguntzak emateko aginduan xedatzen denari jarraikiz, eta Sindikatu Hauteskundeen Batzordeko kide diren sindikatuekiko akordiorik dagoen ala ez ere kontuan hartuz.

Bigarren xedapen gehigarri horren 2. zenbakian xedatutakoarekin bat etorriz, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak, 2021eko maiatzaren 10eko Aginduaren bidez, Hauteskunde Sindikalen Batzordea eta lurralde-batzordeak osatzen dituzten erakunde sindikalei 2021. urterako dirulaguntzak emateko prozedura hasi zuen, baita azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuan araututako ikuskapen-araubidean parte hartzeagatik ere.

2021eko maiatzaren 24an, Hauteskunde Sindikalen Batzordeko sindikatuak eta Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendaria akordio batera heldu ziren: Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuari proposatu zioten zati berdinetan bana zezala Euskal Autonomia Erkidegoaren 2021eko ekitaldirako Aurrekontu Nagusiak onartzen dituen otsailaren 11ko 1/2021 Legeak 3112 programan (11 zerbitzua) ezarritako dirulaguntza, aurrekontuetan 722.873 euroko hornidura baitu.

Aipatutako azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriaren 3., 4. eta 5. ataletan xedatutakoarekin bat etorriz, agindu honen bidez dirulaguntza ematen zaie bertan aurreikusitako Sindikatu Hauteskundeen Batzordea, Lurralde Batzordeak eta Ikuskaritza osatzen dituzten erakunde sindikalei.

Hori guztiori dela eta, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Dirulaguntza ematea.

1.– Hauteskunde Sindikalen Batzordea eta lurralde-batzordeak osatzen dituzten erakunde sindikalei 2021erako dirulaguntzak ematen zaizkie, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoan Hauteskunde Sindikalen Bulego Publikoa, Batzordea eta Ikuskaritza sortzen dituen azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuan araututako ikuskapen-araubidean parte hartzeagatik ere.

2.– Dekretu horren bigarren xedapen gehigarriko 3., 4. eta 5. puntuetan agindutakoaren arabera, eraginpeko alderdiek Euskal Autonomia Erkidegoaren 2021eko ekitaldirako Aurrekontu Nagusiak onartzen dituen otsailaren 11ko 1/2021 Legean ezarritako 722.873 euroko aurrekontu-dotazioa zati berdinetan banatzea adostu zutenez, Hauteskunde Sindikalen Batzordeko sindikatu guztiek –ondoren aipatzen dira– 180.718,25 euro jasoko dituzte:

– Euskal Langileen Alkartasuna (ELA).

– Confederación Sindical de CC.OO. de Euskadi.

– Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB).

– Unión General de Trabajadores (UGT – Euskadi).

2. artikulua.– Dirulaguntza jasotzeko baldintzak.

Aurreko artikuluan ezarritako dirulaguntza jaso baino lehen, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte sindikatu interesdunek:

a) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzea. Ekonomia eta Ogasuna Sailak horretarako ezartzen duenari jarraikiz.

Laguntza hauek jasoko dituzten erakunde sindikalek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela automatikoki egiaztatuko du, beharrezkoa den adina aldiz, organo kudeatzaileak, eta horretarako ez du erakundeen baimena beharko.

Hala ere, erakunde sindikal horiek modu arrazoituan egin ahal izango dute aurka; kasu horretan, ziurtagiri horiek aurkeztu beharko dituzte, erregelamendu bidez aurreikusitako moduan.

b) Erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da. Dokumentu horrek honako hauek egiaztatu beharko ditu:

b.1) Lan eta Enplegu sailak aurretik emandako dirulaguntzak justifikatu izana.

b.2) Erantzukizunpeko adierazpena, dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten duen administrazio-zehapenik ez izatea edo horretarako gaitasuna kentzen duen legezko debekurik ez izatea adierazten duena, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoaren araberako sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne hartuta.

b.3) Erantzukizunpeko adierazpena, Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13.2 eta 3. artikuluan xedatutako ezein inguruabarretan ez dagoela adierazten duena.

b.4) Erantzukizunpeko adierazpena, itzulketa prozeduren edota prozedura zehatzailearen egoerari buruzkoa: baldin eta halako prozedura hasi badira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek izaera bereko dirulaguntza eman eta gero, eta prozedura horiek oraindik tramitatzeke badaude.

b.5) Erantzukizunpeko adierazpena, dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharrak ordainduta dituela adierazten duena, araudiaren arabera zehazten den moduan.

3. artikulua.– Ordaintzeko modua.

Aldi bakarrean ordainduko da dirulaguntza, agindu honetan ezarritako agiriak aurkeztu ondoren.

4. artikulua.– Bateragarritasuna.

Laguntzak bateragarriak dira sindikatuek jaso ditzaketen beste laguntza, dirulaguntza, sarrera edo baliabide batzuekin, baldin eta azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuaz araututako laguntzen helbururako barik, beste helburu baterako badira. Dekretu horren bidez, bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa, Batzordea eta Ikuskaritza sortu ziren.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu hau azkena da administrazio-bidean, eta, haren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluek ezarritakoaren arabera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ematen denetik hara sortuko ditu ondorioak agindu honek, hargatik eragotzi gabe pertsona interesdunei jakinarazpena egitea.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

Jende orok jakin dezan, argitara bedi Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 1a.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala