Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2021eko irailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
4683

AGINDUA, 2021eko uztailaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Hezkuntzako ikuskarien kidegoetako karrerako funtzionarioak izendatzen dira (Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko, 2019ko martxoaren 1eko eta 2019ko azaroaren 14ko Aginduen bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak).

Hezkuntzako sailburuaren 2020ko abuztuaren 19ko Aginduaren bidez, praktiketako funtzionario izendatu ziren 2020-2021 ikasturtean Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozedurako maisu-maistren kidegoan hautatutako izangaiak, honako egoera hauek gertatu zirelako 2019-2020 ikasturtean: atzerapena, «ez gai» kalifikazioa izatea eta errepikatu behar izana edo ebaluatzeko gutxieneko aldia bete ez izana.

2020ko abuztuaren 19ko Aginduan Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskarien kidegoko praktiketako funtzionario izendatu ziren ere bai; horiek Hezkuntzako sailburuaren 2019ko azaroaren 14ko Aginduaren bidez deitutako lehiaketa-oposizioan hautatutako izangaiak dira.

Era berean, 2020-2021 ikasturtean, Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran hautatutako izangai batek egin zituen praktikak, 2019-2020 ikasturtean praktikak ez gainditzeagatik jarritako gora jotzeko errekurtsoa baietsi ondoren.

Praktikak amaitu dira eta, eskatutako betekizun orokorrak eta berariazkoak betetzen dituztela aztertu ondoren, karrerako funtzionario izendatuko dira praktikak gainditu dituzten hautatutako izangaiak.

Horren ondorioz, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko karrerako funtzionario izendatzea Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran hautatutako izangaia. I. eranskinean dago jasota.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionario izendatzea Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran hautatutako izangaiak. II. eranskinean daude zerrendatuta.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskarien Kidegoko praktiketako funtzionario izendatzea Hezkuntzako sailburuaren 2019ko azaroaren 14ko Aginduaren bidez deitutako lehiaketa-oposizioan hautatutako izangaiak. III. eranskinean daude zerrendatuta.

Laugarrena.– Agindu honen I. eranskinean izendatutako izangaia karrerako funtzionariotzat joko da 2020ko irailaren 1etik aurrera.

Bosgarrena.– Agindu honen II. eta III. eranskinean izendatutako izangaiak karrerako funtzionariotzat joko dira 2021eko irailaren 1etik aurrera.

Seigarrena.– Agindu honen bidez izendatutako langilea jada Administrazioko beste Kidego bateko funtzionarioa baldin bada, bietako batean sartzea aukeratu beharko du, Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 27a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

I. ERANSKINA
Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko karrerako funtzionarioak
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
Maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioak
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
Hezkuntzako Ikuskarien Kidegoko karrerako funtzionarioak
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala